Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2021eko urtarrilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
143

104/2020 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako akordio bat, Euskal Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Gobernu Kontseiluak, 2020ko abenduaren 22an batzarrean, onartu du Euskal Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kideak izendatzeko akordioa. Hori horrela, behar bezalako publikotasuna izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kideak izendatzeko akordioaren testua. Testu hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 22a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 22KO 104/2020 EBAZPENARENA
GOBERNU-KONTSEILUAREN 2020KO ABENDUAREN 22KO AKORDIOA, ZEINAREN BIDEZ EUSKAL HERRIKO POLIZIAREN KONTROL ETA GARDENTASUN BATZORDEKO KIDEAK IZENDATZEN DITUENA

7/2019 Legeak, ekainaren 27koak, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketarenak, berrikuntza gisa sartu zuen, polizia-eredua indartzeko neurri berrien barruan, Euskal Herriko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea sortzea, polizia-erakundearekiko eta segurtasun-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailarekiko autonomia funtzionala duen kide anitzeko organo gisa.

Gaur egun, batzorde hori Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 17. artikulu eta hurrengoetan arautzen da.

Batzorde horren helburua da, organo eskudunek eskatuta, Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren barruan egiten den edozein praktika aztertzea, baldin eta haren gainean kexak badaude eta herritarren konfiantzan eragina badu; halaber, ofizioz aztertzea eskuhartze edo operatibo polizial baten testuinguruan edo polizia-zaintzan pertsona baten heriotza edo lesio larriak gertatu diren gorabeherak, eta zerbitzua hobetzeko neurriak proposatzea. Era berean, honako hauek dagozkio: jardunbide egokiak gomendatzea, poliziaren kode deontologikoarekin bat ez datozen edo eskubideak urratzen dituzten jokabide-ereduak edo behin eta berriz errepikatzen diren jardunbideak identifikatzea, eta neurri zuzentzaileak edo aurreneurriak proposatzea.

Aipatutako Legegintzako Dekretuaren 18. artikuluak ezartzen duenez, honako hauek osatuko dute: batzordeburuak eta Jaurlaritzaren Kontseiluak izendatutako beste bost lagunek, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak proposatuta, segurtasun publikoaren, zuzenbidearen, soziologiaren, medikuntzaren, psikologiaren eta etikaren arloetan ospe, gaitasun eta esperientzia aitortua duten pertsonen artean, emakumeen eta gizonen presentzia parekidearen printzipioa betez. Batzordeak osoko bilkuran hautatuko batzordekidea izango da batzordeburua.

Izendapen horiek bost urterako egingo dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunetik hasita, eta bi aldiz berrituko dira gehienez ere, iraupen bereko aldietan. Kargua uzteko kausa tasatu hauek aurreikusten dira: heriotza; agintaldia amaitzea; idatziz egindako uko egitea; abstentzio-betebeharren ez-betetze larria eta isiltasuna, batzordearen gehiengoak hala ikusi badu; epai irmoan deklaratutako ezintasuna edo dolozko delituagatiko kondena, epai irmoz. Kideek ez dute inolako ordainsaririk jasoko beren lanengatik, zerbitzuagatiko kalte-ordainak alde batera utzi gabe.

Akordio-proposamen honen helburua batzorde horretako kideak izendatzea da.

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak, 2020ko azaroaren 25ean egindako bileran, hautagai hauen aldeko txostena eman zuen:

(Ikus .PDF)

Horregatik, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide izendatzea honako hauek:

– Javier Hernáez Manrique jn.

– Estefanía Ocáriz Passevand and.

– José Antonio Nieto Antón jn.

– Miren Ortubay Fuentes and.

– Joaquín Giménez García jn.

– Ricardo Egiguren Mendieta jn.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du.


Azterketa dokumentala