Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2021eko urtarrilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
142

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 18koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez bekak esleitzen baitira, 2020-2021erako kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko.

Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2020ko irailaren 23ko Ebazpenaren bidez, zortzi bekatarako deia egin zen; lau Europako gaien arlokoak ziren, bi Atzerrian den Euskal Komunitatearen modalitatekoak, eta bi Kanpo-harremanen arlokoak, kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko asmoz.

Hiru beka-modalitateak instruitzeko organoek behin betiko ebazpen-proposamenak bidali dituzte, dekretu horren 13. artikuluarekin bat etorriz.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako beken hautaketa-prozesuan parte hartzeko I. eranskinean zerrendatutako pertsonen eskabideak ez onartzea, bertan aipatzen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Aipatutako beken hautaketa-prozesuan parte hartzeko II. eranskinean zerrendatuko pertsonen eskabideak ezetsitzat jotzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Kanpo Ekintzaren arloan gazteak prestatzeko bekak esleitzea, Europako Gaietan eta Kanpo Harremanen modalitateetan, III. eranskinean zehazten diren pertsonei eta destinoei, ordezkoen zerrenda barne.

Laugarrena.– Kanpo Ekintzaren arloan gazteak prestatzeko bekak ukatzea IV. eranskinean zerrendatutako pertsonei, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Bosgarrena.– Esleitu gabe uztea Atzerrian den Euskal Komunitatearen arloko bi bekak, hautagaiek atera beharreko gutxienez puntuazioa ez ateratzearren.

Seigarrena.– 2020ko abenduaren 28an izango da beken hasiera-eguna.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 18a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

I. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK

1) Europako gaiak:

a) Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 8.3.c), 8.3.f), 8.5.b) eta 12.1.c) artikuluetan ezarritako eskakizunak ez betetzeagatik:

Alvarez Gracia, Amaia.

Goitia Bilbao, Zuriñe.

Icaran Díaz de Corcuera, Claudia.

Romay Marcos, Ander.

2) Kanpo harremanak:

a) Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 8.3.c), 8.3.f), 8.5.b) eta 12.1.c) artikuluetan ezarritako eskakizunak ez betetzeagatik:

Arroyo Gradilla, Janire.

Arce Ibarrondo, Ane.

Romano Estrella, Markel.

Santos Cardoso, Lisa.

II. ERANSKINA
BEKA EZETSI ZAIEN PERTSONEN ZERRENDA

1) Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako eskakizunak ez betetzeagatik (urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluarekin bat etorriz):

Muro Aranguren, María Estíbaliz.

Ozaeta Fernández, Irati.

Perrino de la Cruz, Nerea.

Urbina de Eza Baroja, Sheila.

2) Hautaketa-prozesuari uko egiteagatik:

a) Europako gaiak:

Arcedo Frías, Adrián.

b) Kanpo harremanak:

Eguren Gurruchaga, Aritz.

III. ERANSKINA
ONURADUNEN ZERRENDA

1) Europako gaiak:

a) Vitoria-Gasteiz, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:

Amunategui Ugaldebere, Irati.

Gasco Predalles, Sara.

Ordezkoak:

Gil Martínez, Asier.

Aguiriano Benéitez, Mario.

b) Brusela, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza:

Lasa Mediavilla, Adrián.

Gómez Hernández, Unai.

Ordezkoak:

Expósito Gorostidi, Pablo.

Fernández-Aliseda Tolosa, Maite.

2) Kanpo harremanak:

Vitoria-Gasteiz, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:

Arberas López, Leire.

Martínez González, Ane.

Ordezkoak:

Arratibel Izeta, Iñigo.

Gaztañaga Cinto, Mikel.

IV. ERANSKINA
BEKA UKATU ZAIEN PERTSONEN ZERRENDA

1) Europako gaiak:

a) Proba idatzira ez aurkezteagatik:

Gaztelurrieta Lamana, Cristina.

b) Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako behar besteko puntuazioa ez lortzeagatik:

Arostegui Marín, Uxue.

Ayús Sánchez, Cristina.

Bermejo Elejalde, Iratxe.

Bilbao Toucet, Ibone.

Del Ferrero Barragán, Ane.

Esteban Echavarria, Aitziber.

Gómez Serna, Lara.

Miranda Cincunegui, Olatz.

Martínez De Lago Valiño, Patricia.

Montiel Linzoain, Jon.

Murua Carbajo, Itsasne.

Sobrido Azpillaga, Francisco Javier.

Treviño Aizpurua, Ander.

c) Gutxieneko puntuazioa lortu arren, bekaren bat lortzeko puntuazioa ez lortu izanagatik:

Beltrán De Otálora Yoller, Eider.

Beristain Zugasti, Beñat.

Escos Lerga, Miren.

Maroño Juárez, Ane.

Sola Rodríguez, Ivan.

2) Atzerrian den Euskal Komunitatea:

a) Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako behar besteko puntuazioa ez lortzeagatik:

Alberdi Sololuce, Olaia.

Badiola Amilibia, Ane.

Iturregi Barandika, Arkaitz.

3) Kanpo harremanak:

a) Proba idatzira ez aurkezteagatik:

Castillo Cordero, Álvaro.

b) Urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako behar besteko puntuazioa ez lortzeagatik:

Pérez Hervás, Gontzal.

Salceda Villaumbrales, Lara.

Unceta-Barrenechea Iribar, Pablo.

c) Gutxieneko puntuazioa lortu arren, bekaren bat lortzeko puntuazioa ez lortu izanagatik:

Alberdi Irastorza, Eneritz.

Albinarrate Sánchez, Nerea.

Alonso Benito, Ane.

Badiola Revuelta, Jon.

Benito del Valle Solaun, Jon Mikel.

Fernández Gancedo, Leire.

Izaguirre Claramonte, Egoitz.


Azterketa dokumentala