Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2021eko urtarrilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
128

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, lurzoruaren kalitatearen adierazpena ematen zaie Bilbao (Bizkaia) udal-mugarteko Zorrotzaurreko 1. egikaritze-unitateko D1 fasean sartuta dauden lurzatiei.

Jakinarazpena non egin ez dakigunez, ezin izan zaie eranskinean agertzen diren interesdun guztiei ebazpena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Interesdunek eskuragarri dute Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpenaren testu osoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Sailburuordetzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen-proposamen horren bidez, lurzoruaren kalitatearen adierazpena ematen zaie Bilbao (Bizkaia) udal-mugarteko Zorrotzaurreko 1. egikaritze-unitateko D1 fasean sartuta dauden lurzatiei; betiere, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz.

Horren berri ematen da interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 4a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER AGIRRE ORCAJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana