Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2021eko urtarrilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
127

IRAGARKIA, 2020ko abenduaren 2koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: Lantziegoko udalerrian (Araba), 13,2 kV-eko zirkuitu sinpleko linea, «Oyón-Casablanca» 13,2 kV-eko aireko linearen 103. euskarria eta «Laguardia-El Villar» 13,2 kV-eko aireko linearen 560. euskarria lotzeko.

Jendaurrean jartzen da instalazio hau eta, harekin batera, eskatzaileak nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta xedapen hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: azken testu horretako azken xedapenetako lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua.

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU (egoitza: Laguardiako errepidea 91-93, Logroño).

– Eskatutakoa: administrazio-baimena, exekuzio-proiektua onartzea eta onura publikoaren deklarazioa.

– Helburua: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

– Erreferentzia: 01ATY 2020 00040.

13,2 kV-eko zirkuitu sinpleko linea, «Oyón-Casablanca» 13,2 kV-eko aireko linearen 103. euskarria eta «Laguardia-El Villar» 13,2kV-eko aireko linearen 560. euskarria lotzeko.

– Linearen ibilbidea: Lantziegoko udalerria.

– Proiektu honen eraginpeko ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 235.961,31 euro.

Eta guztiek jakin dezaten ematen da argitara esandakoa, eta batez ere proiektuak eraginpean hartzen dituen lurren jabeak eta gainerako titularrak jakitun egon daitezen (jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran dago), eta hain justu ere proiektua aztertzeko aukera izan dezaten, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Vitoria-Gasteizko Samaniego kaleko 2an), behar den udalean edo www.euskadi.eus web-orrian (Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuei buruzko Informazioa azpiatalean: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), baita aipatutako tokietan egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezteko ere, bakoitzaren bi ale betiere. Horretarako, hogei eguneko epea egongo da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 2a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala