Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2021eko urtarrilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
119

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasun gabeko 241/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 241/2019 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).

Gaia: seme-alaben gaineko neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Aitor Suarez Fernandez.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-10-05ean, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.

Auzi-ihesean den Etni Jahdiel Jimenes Barrientos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake interesdunak, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Barakaldo, 2020ko urriaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana