Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2021eko urtarrilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
113

1386/2020 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2020ko ohiko bigarren deialdiko probei dagozkien behin betiko emaitzak argitaratzen diren.

Ebazpen hau honako egitate hauetan oinarritzen da:

AURREKARIAK

Osakidetzako zuzendari nagusiak, 2020ko ekainaren 4ko 348/2020 Ebazpenaren bidez (EHAA 116. zk.), onartu egin zuen Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2020ko ohiko bigarren deialdia.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren 2020ko uztailaren 6ko 254/2020 Ebazpenaren bitartez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara deitutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren 437/2020 Ebazpenaren bidez, 2020ko azaroaren 23an Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta intranetean jende aurrean jarriz, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin-behineko emaitzak argitaratu ziren.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Behin-behineko kalifikazioen kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin hauek erabaki ondoren, deialdiaren 12. oinarriak dioenaren arabera, Osakidetzak izangaien behin betiko kalifikazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen batez bidez.

Azaldutako guztiagatik eta emandako ahalmenak erabiliz, hau,

EBATZI DUT:

2020ko ekainaren 4ko deialdiaren bitartez deitutako Osakidetzako ohiko bigarren deialdiari dagozkion behin betiko kalifikazioak argitaratzeko agintzea, Ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana