Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2021eko urtarrilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
112

2/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 11ko 489/2020 Ebazpena partzialki baliogabetzen duena eta hutsen zuzenketa egiten duena. Ebazpen horren bidez, lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra ezartzeko zikloaren destinoen eskaintza argitaratzen da kategoria honetan: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategoria.

Erabakia, 2019ko azaroaren 27koa, Osakidetzako Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez Osakidetza Ente Publikoaren oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduretarako oinarriak onesten diren, Osasuneko Mahai Sektorialean (2019ko urriaren 29a) SATSE, SME eta UGT sindikatuekin Akordioa izenpetu ondoren.

Aipatutako Erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, Erabakia garatzeko, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, Erabakia egoki eta zuzen aplika dadin Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.

1672/2019 Ebazpena, abenduaren 26koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra deitzen den kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategoria.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1 atalean xedatutakoari jarraituz, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako webgunean argitaratuko du zikloaren destinoen eskaintza.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 11ko 489/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko abenduaren 21eko EHAA 254. zk.) lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra ezartzeko zikloaren destinoen eskaintza Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian argitaratu da, eta eskaintza horretan jasotako destinoak I. eranskinean identifikatu dira.

Bertan identifikatutako destinoen artean, hainbat erakundetako destinoak jaso dira, baina destinoetako batzuk ez dira agertzen Osakidetzako plantillaren egitura homogeneoan, eta horrez gain beste batzuen akatsak zuzendu behar dira.

Prozesuaren garapen zuzen eta fidagarria egin dadin, eta pertsonalaren arloan indarrean dagoen legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Abenduaren 11ko 489/2020 Ebazpena, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, partzialki baliogabetzea eta hutsen zuzenketa egitea, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra ezartzeko zikloaren destinoen eskaintza argitaratzen den, honako hauei dagokienez:

«ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA
KATEGORIA: ERIZAINA
LANPOSTU FUNTZIONALA: ERIZAINA»

Bigarrena.– Honako destino hauek ezarpen-zikloan sartzea indarrik gabe uztea:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– 489/2020 Ebazpena, abenduaren 11koa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena aldatzea. Horren bidez, lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra ezartzeko zikloaren destinoen eskaintza argitaratzen da kategoria honetan: Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Erizaina Kategoría,

Honako hau dio:

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren webgunean eta EHAAn argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honi eraginkortasuna ematea behean Ebazpen honen datatik aurrera.

Gainerako jarduketei dagokienez, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 11ko 489/200 Ebazpenean eta haren hutsen zuzenketa argitaratzen duen abenduaren 22ko 588/2020 Ebazpenean ezarritakoa mantentzen da.

Seigarrena.– Urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena), ekainaren 26ko 8/1997 Legean (Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa) eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan (Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzekoa) ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.


Azterketa dokumentala