Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2021eko urtarrilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
28

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 14koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez egindako laguntza-deialdian aurreikusitako balorazio-batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez, Saf€ra 2020ren esparruan garatzen diren ikerketa-proiektuak diruz laguntzeko deialdia egin zen.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez, Saf€ra 2020 programaren esparruan garatzen diren ikerketa-proiektuak diruz laguntzeko deialdia egin zen (2020ko abenduaren 11ko EHAA, 247. zk.).

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenaren 16. artikuluan, laguntza horien balorazio-batzordearen osaera ezartzen da, eta, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, batzorde horrek ebazpen-proposamena helaraziko dio Osalaneko zuzendari nagusiari.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauen Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan dago xedatuta laguntzak emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera argitara eman behar dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hori guztia ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Saf€ra 2020 programaren esparruan garatzen diren ikerketa-proiektuetarako dirulaguntzen –Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez iragarriak– balorazio-batzordearen osaera aldatzea eta jakinaraztea:

Batzordeburua:

Jose Ignacio Olaizola Nogales, Osalaneko Plangintzako zuzendariordea.

Bokalak:

Francisco Javier Inda Ortiz de Zarate, Osalaneko zuzendariorde teknikoa.

María Nieves de la Peña Loroño, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Eraikuntza Arloko arduraduna.

Arantza Lijó Bilbao, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Laneko Osasunaren Unitateko medikua.

María Teresa Bahillo del Rio, Osalaneko Zerbitzu Zentraletako Laneko Osasunaren Unitateko medikua.

Maite Tolosa Bernardez, Osalaneko Prestakuntza eta Dokumentazioko kudeatzailea.

Carlos Fernández Díez, Osalaneko Zuzendariordetza Teknikoko Laneko Arriskuen Prebentzioko teknikaria.

Idazkaria:

Francisco Javier Gonzalez Gómez, Osalaneko ikerketa-programen teknikaria.

Barakaldo, 2020ko abenduaren 14a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.


Azterketa dokumentala