Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

261. zk., 2020ko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5589

AGINDUA, 2020ko abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Zumaiako (Gipuzkoa) «Txori-Txiki» Musika-eskola Pribatuaren erregistro-titulartasuna ofizioz aldatzeko dena.

1994ko uztailaren 4ko aginduaren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak «Zumaiako Musika Eskola» Musika-eskola irekitzea eta jardunean jartzea baimendu zuen (1994ko irailaren 5eko EHAA), eta bertako ikastetxearen titularra «Zumaiako Udal Musika Patronatoa» zen. 2003an, «Txori-Txiki Musika Eskola Elkartea» eratu zen Zumaiako Udalaren ekimenez. 2003an «Zumaiako Udal Musika Patronatoa»k eta «Txori-Txiki Musika Eskola Elkartea»k sinatutako akordioa zerbitzuen zeharkako kudeaketatzat hartu behar da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean aurreikusita dagoen bezala, eta ez da hartu behar erakunde publiko baten titulartasuna utzi izanaren gisa. 2003ko maiatzaren 20ko aginduaren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak baimena eman zuen Musika-eskolaren titulartasuna «Zumaiako Udal Musika Patronatoa» izatetik «Txori-Txiki Musika Eskola Elkartea» izatera pasatzeko, eta bere izena «Zumaia» Musika-eskola publikoa izatetik «Txori-Txiki» Musika-eskola publikoa izatera pasatzeko (2003ko uztailaren 17ko EHAA). Era berean, «Zumaiako Udal Musika Patronatoa» desegin ondoren, Zumaiako Udalak hartu zuen bere lekua. 2013ko azaroaren 13ko EHAAn hutsen zuzenketa bat argitaratu zen, honako agindu honena: «Agindua, 2006ko abuztuaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zumaiako (Gipuzkoa) «Txori-Txiki» Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena», «Musika-eskola publikoa» izen generikotik «Musika-eskola Pribatua» izen generikora aldatuz.

Horren guztiaren ondorioz, Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak Zumaiako (Gipuzkoa) «Txori-Txiki» Musika-eskola Pribatuaren erregistro-titulartasuna aldatzeko prozedura ireki zuen.

Xedatutako prozeduraren arabera, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak «Txori-Txiki» Musika-eskola Pribatuaren erregistro-titulartasuna aldatzeko prozesuari buruzko ebazpena jakinarazi zien Zumaiako Udalari eta «Txori-Txiki Musika Eskola Elkartea»ri. Bi entitate horiek ez dute alegaziorik aurkeztu.

Horiek horrela, urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (EHAA, 1993ko urtarrilaren 4koa), Euskal Autonomia Erkidegoan arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntza ikastetxeak («Musika-eskolak») sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena, Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, eta arlo horretan aplikatzekoa den gainerako legeria ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Zumaiako (Gipuzkoa) «Txori-Txiki» Musika-eskola Pribatuaren erregistro-titulartasuna aldatu egiten da ofizioz. Aurrerantzean, Ikastetxeetako Erregistroan jasoko den titularra «Zumaiako Udala» izango da, eta izen generikoa «Musika-eskola Publikoa» eta izen espezifikoa «Txori-Txiki» izango dira.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindua.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala