Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

261. zk., 2020ko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5581

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta behin-behineko emaitza horiek behin betiko bihurtzen dituena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2020ko maiatzaren 25eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 2020-06-05; 109. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.

Deialdi horretako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2020ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 2020-11-23; 233. zk.) argitaratu zen.

Zerrenda horren kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztutakoak aztertu egin dira. Gauzak horrela,

EBAZTEN DUT:

1.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra jarri eta onartu diren azterketarien erreklamazioen emaitzak helbide elektroniko honetan argitaratzeko agindua ematea: https://ivap.euskadi.eus/2020-2-deialdia/z16-a3hedei/eu/

2.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako beste erreklamazio guztiak gaitzestea.

3.– 2020ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez argitaratutako behin-behineko emaitzak behin betiko bihurtzea.

4.– Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 16a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala