260. zk., 2020ko abenduaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5572
EDIKTUA, 260/2019 exequatur prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 260/2019 exequaturra.
Gaia: exequaturra.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Abderrahmane Nadirri ediktu bidez jakinaraztea 2020-05-04an prozesu horretan emandako prozedura amaitzeko autoa. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.
Bilbao, 2020ko abenduaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.