Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

260. zk., 2020ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5570

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeari buruz apelazioan bideratutako 398/2020 prozeduraren ondoriozkoa.

Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Autoak: 157/2019 prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Volkswagen Finance SA EFC

Prokuradorea: Soledad Carranceja Diez.

Abokatua: Enrique Domingo Osle.

Alderdi errekurritua: Luz Denir Valenzuela Turrago.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta, PZL 2000 398/2020.

Alderdi apelatzailea: Volkswagen Finance SA EFC

Alderdi apelatua: Luz Denir Valenzuela Turrago.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honelaxe dio epaitzak hitzez hitz:

Baiesten dugu Volkswagen Bank GMBHk jarri duen apelazio-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko bat zenbakiko Epaitegian 157/19 zenbakiarekin bideratutako prozedura arruntean eman den 31/20 epaiaren aurkakoa. Ondorioz, epai hori errebokatzen dugu, eta ondoriorik gabe uzten. Horren ordez, hau erabakitzen dugu:

Baiesten dugu Volkswagen Bank GMBH (Volkswagen Finance, S.A. EFC) errekurtsogileak Luz-Denir Valenzuela Turriago andrearen aurka aurkeztutako demanda, eta azken hori kondenatzen dugu demandatzaileari 9.254,89 euro ordaintzera, demanda jarri zenetik sortutako legezko interesekin, bai eta lehen auzialdiko kostuak ordaintzera ere. Aipatu gabe geratzen dira, hala ere, apelazioak eragindako gastuak.

Ezesten dugu Luz-Denir Valenzuela Turriago andreak Volkswagen Bank GMBH (Volkswagen Finance, S.A. EFC) delakoaren aurka aurkeztutako errekonbentzioa, eta absolbitzen dugu haren aurka zuzendutako uzietatik; gainera, sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiogu espresuki.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Alderdi apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala