Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

260. zk., 2020ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5568

AGINDUA, 2020ko azaroaren 27koa, Osasuneko sailburuarena, 2020. urtean deitutako farmazia-bulegoen titulartasuna lortzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzeko dena.

2020ko ekainaren 10ean emandako aginduen bidez (2020ko ekainaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), hasiera eman zitzaion bi farmazia-bulego berri sortzeko prozedurari: bata Beasaingo farmazia-eremuan, eta, bestea, berriz, Leioakoan.

Halaber, 2020ko azaroaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2020ko azaroaren 2ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez hasiera eman baitzitzaion Gasteizko farmazia-eremuan farmazia-bulego berri bat sortzeko prozedurari. Prozedura hori egokia zela adierazita zegoen, 2019ko ekainaren 17ko Aginduaren bidez.

Beraz, deitutako prozeduretan parte hartu dutenen merezimenduak baloratzeko batzordea osatuko duten kideak izendatu behar dira, EAEko Farmazialarien Kontseiluak, Farmazialarien Enpresa Elkarteek eta Farmazialari Arduradunen, Ondokoen, Ordezkoen eta Jardungabeen Elkarteek egindako proposamenak jaso ondoren. Hala ezarrita dago ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 3. artikuluan (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa; otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaz aldatua).

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea 2020ko ekainaren 10eko Aginduaren eta 2020ko azaroaren 2ko Aginduaren bidez deitutako farmazia-bulegoen titulartasuna lortzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kide:

Presidentea:

Titularra: Teresa Fernández de Castro Aguirrezábal andrea.

Ordezkoa: Elena Santesteban Otazu andrea.

1. bokala:

Titularra: Pedro Rivero Rivero jauna.

Ordezkoa: Elena Arteche Aranzamendi andrea.

2. bokala:

Titularra: Cándida Losa Iglesias andrea.

Ordezkoa: Alaitz Golzarri Saiz andrea.

3. bokala:

Titularra: Mónica Martínez Santos andrea.

Ordezkoa: Luis María Sagarna Santamaría jauna.

4. bokala:

Titularra: Belén Elorrieta Gabella andrea.

Ordezkoa: Garbiñe Umerez Urbieta andrea.

5. bokala eta idazkaria:

Titularra: María Heras Burzaco andrea.

Ordezkoa: Miren Azpiazu García andrea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 27a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala