Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

260. zk., 2020ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAUDIOKO UDALA
5564

IRAGARKIA, Laudioko Udalak 2020ko azaroaren 13an emandako ebazpenen bidez zabaldua eta zuzendutako 2020ko Enplegu Publikoaren Eskaintza eta hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak onartzeari buruzkoa.

Laudio Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2020ko uztailaren 3ko (2020ko abuztuaren 10eko ALHAO, 89. zk.) eta 2020ko azaroaren 13ko (azaroaren 23ko ALHAO, 133. zk., eskaintza zabaltzea), eta azaroaren 27ko ALHAO, 135. zk., hutsen zuzenketa) erabakien bidez, onartu egin du Laudioko Udalaren zerbitzura diharduten funtzionarioen plazen lan eskaintza publikoa, zerrendatutako txanda, plaza eta oinarri-arau orokor hauen arabera:

Txanda librea:

Administrazio Orokorreko teknikarien bost plaza: 1001, 1002, 1003, 1004 eta 1005 kodeak; Administrazio Orokorreko eskalakoak, azpieskala teknikokoak, A1 taldekoak; horietatik 3 plazak euskararen 4. hizkuntza-eskakizuna dute derrigorrezkoa, eta gainerako 2 plazek euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna dute derrigorrezkoa.

Administrarien hamahiru plaza: 2001, 2002, 2003, 2005, 2006, 2010, 2020, 2021, 2024, 2026, 2027, 2028 eta 2029 kodeak; Administrazio Orokorreko eskalakoak, azpieskala administratibokoak, C1 taldekoak; guztiek dute euskararen derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna. Plaza horietako bat, oro har desgaitasuna duten pertsonentzat gordetzen da.

Udaltzaingoko agenteen hiru plaza: 8031, 8022 eta 8023 kodeak; Administrazio Bereziko eskalakoak, oinarrizko eskalakoak, agenteen kategoriakoak, C1 taldekoak; euskararen derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna dute.

Atezain-harreragileen plaza bat: 9056 kodea; Administrazio Bereziko eskalakoa, Zerbitzu Berezien azpieskalakoa, Lanbideetako Langile Klasea Talde Profesionala (E); euskararen derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna du. Plaza hau desgaitasuna duten pertsonentzat gordetzen da.

Gizarte-langileen bi plaza: 6007 eta 6008 kodeak; Administrazio Bereziko eskalakoak, azpieskala teknikokoak, A2 taldekoak; euskararen derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna dute.

Psikologoen plaza bat: 5003 kodea; Administrazio Bereziko eskalakoa, azpieskala teknikokoa, A1 taldekoa; euskararen derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna duena.

Peoi espezialisten sei plaza: 9016, 9025, 9027, 9029, 9030 eta 9057 kodeak; Administrazio Bereziaren eskalakoak, Zerbitzu Berezien azpieskalakoak, ofizioetako langileen klasekoak, C2 taldekoak; euskararen derrigorrezko 1. hizkuntza-eskakizuna dute.

Barne-sustapeneko txanda:

Udaltzaingoko 1. mailako agenteen hiru plaza: 8005, 8006 eta 8009 kodeak; Administrazio Bereziko eskalakoak, oinarrizko eskalakoak, lehen agenteen kategoriakoak, C1 taldekoak; euskararen derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna dute.

Laudio, 2020ko abenduaren 4a.

Alkate-udalburua,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.


Azterketa dokumentala