Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

260. zk., 2020ko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5559

AGINDUA, 2020ko abenduaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez M.ª Carmen Suárez García andrea kentzen baita Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari kargutik (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 181).

Bat etorriz Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin eta lege horrek ematen dizkidan eskudantziak erabilita,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Carmen Suárez García andrea kentzea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari kargutik (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 181; lanpostu mailako osagarriaren osagarria: 18; berariazko osagarria: VI-A), beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek 2020ko azaroaren 30etik aurrera izango ditu eragin ekonomikoak eta administratiboak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 7a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala