Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2020ko abenduaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5267

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 30ekoa, HABEko zuzendariarena, HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek 2020-2021 ikasturtean euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazioan oinarrituta Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren (HEOCaren) zein maila egiaztatu ahal izango dituzten ezarri, eta 2021eko azterketa-deialdia egiten duena.

Azaroaren 25eko 29/1983 Legeak, HABE erakundea sortzekoak, eta 179/2003 zein 166/2019 Dekretuek xedatutakoa betez, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak herritar helduen euskararen komunikagaitasuna egiaztatzeari buruzko 2020ko irailaren 9ko Agindua eman zuen, HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako euskarazko komunikagaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzen dituena.

Agindu horrek xedatzen du HABEren Erregistroan dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek HEOCaren sei gaitasun-mailei dagozkien egiaztagiriak (A1, A2, B1, B2, C1, C2) eskuratu ahal izango dituztela; gainera, 2020ko irailaren 9ko Aginduak berak euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak ere finkatzen ditu.

Era berean, euskara-ikasleok egiaztagiri horiek eskuratzeko bi era ezartzen ditu: ikasprozesuan zehar euskaltegian egikaritutako mailaren atalasearen gaineko ebaluaziogintzan egindako ebaluazio-jardueren bidezkoa, eta HABEren egiaztatzegintza bidezko deialdietakoa. Oinarri horien baitan ezinbestekoa da erabakitzea zeintzuk izango diren euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako euskara-ikasleek 2020-2021 ikasturtean HABEk kudeatutako egiaztatzegintzan izango dituzten jarraibideak zehaztea, eta 2021erako azterketa-deialdiak egitea.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek 2020-2021 ikasturtean Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren A1 eta A2 euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izan ditzaten, euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren oinarriak onartzea, Ebazpen honen l. eta III. eranskinetan zehaztutako ezaugarrien eta baldintzen arabera.

Bigarrena.– HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko, bi azterketaldirako deialdia egitea 2021ean, Ebazpen honen II. eta III. eranskinetan jasotako oinarrien eta irizpideen arabera.

Hirugarrena.– lnteresdunei jakinaraztea administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2020ko azaroaren 30a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

I. ERANSKINA
A1 ETA A2 KOMUNIKAGAITASUN-MAILAK EUSKALTEGIKO MAILAREN ATALASEAREN GAINEKO EBALUAZIO-JARDUEREN BIDEZ EGIAZTATZEKO OINARRIAK

1.oinarria.– Xedea.

Oinarri hauen xedea da euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentroetako ikasleek, 2020-2021 ikasturtean, HEOCaren A1 eta A2 komunikagaitasun-mailak euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren bidez egiaztatzeko jarraibideen ezaugarriak eta xehetasunak zehaztea.

2. oinarria.– Oinarrizko esparrua.

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma eta Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratua izango dira ikasleen hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko oinarri eta marko, hurrenez hurren. Gainera, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautu, eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituen Aginduan xedatutako edukiak, irizpide eta jarraibideak hartuko dira oinarritzat.

Ondorioz, HEOCean ezarritako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak lortzera bideratutako euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduerak HEOCean jasotako ebaluazio-irizpideetara eta euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen duen 2020ko irailaren 9ko Aginduan xedatutako eduki, irizpide eta jarraibideetara bilduko dira.

3. oinarria.– Gaitasun-mailak egiaztatzeko baldintzak.

A1 eta A2 gaitasun-mailen ziurtagiriak lortzeko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 46. artikuluari jarraikiz, 2021 urteko euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren bidezko egiaztatzegintza lau garaietan egituratuko da, eta garai horietako bakoitzaren epe-mugetan, ikasleak ondoren zehazten diren baldintzak bete beharko ditu:

a) Oro har, gutxienez 50 ikastordu hartuak eduki beharko ditu, eta udako ikastaroetan 30 ordu.

b) Asistentziari dagokionez, garai bakoitzean euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek matrikulazioaren jarraipenerako Q87aplikaziora bildutako datuen arabera, gutxienez ikastaroaren % 75eko betetze-maila izan beharko du: aurrez aurreko ikasjardunean, gutxienez euskaltegiak emandako ikastorduen % 75 hartuak izan beharko ditu; eta autoikaskuntzan, berriz, mintza-saioetan izandako asistentzia-orduekin, gutxienez ikastaroaren ordu teoriko guztien % 7,5era iritsi.

c) Gaitasun-mailaren aurrerapenari dagokionez, ikasleak:

– A1 gaitasun-maila egiaztatzeko: ikastaroaren hasieran, gehienez, A1A0 abiapuntua izan beharko du, eta bukaeran, gutxienez, A1A1 (A1 maila) lorpen-maila.

– A2 gaitasun-maila egiaztatzeko: ikastaroaren hasieran, gehienez, A2A1 abiapuntua izan beharko du, eta bukaeran, gutxienez, A2A2 (A2 maila) lorpen-maila.

4. oinarria.– Ebaluazio-jardueren ezaugarriak.

1.– Euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren bidez egiaztatzeko ikasturtean zehar garatuko den lau garaietako bakoitzaren barruan, euskaltegiek eta euskararen autoikaskuntzarako zentroek, beren euskaltegiaren curriculum-proiektuan jaso, eta HABEk onartutako irizpideen eta ebaluazio-sistemaren arabera, gutxienez ebaluazio-jarduera hauek egingo dituzte, helburu didaktikoez egin ditzaketen nahi beste jardueraz gainera: abiapuntuaren ebaluazioa, aurrerapenaren ebaluazioa edo ebaluazioak ikasprozesuaren iraupenak horretarako aukera ematen badu, ikastaro-amaierako ebaluazioa eta mailaren atalasearen gaineko ebaluazioa.

2.– Euskaltegiko ebaluaziogintzan ondorio didaktikoetarako egin litezkeen bestelako behaketa, ariketa eta abar eragotzi gabe, balio egiaztatzailea izango duten gutxieneko ebaluazio-jarduerak egokiak izango dira ikasleek lau trebetasunetan (idatzizkoaren ulermena eta adierazpena eta ahozkoaren ulermena eta adierazpena) eskuratutako gaitasuna balioesteko eta egiaztatzeko.

3.– Euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren bidez balio egiaztatzaileaz egingo diren ebaluazio-jarduerek HEOCean xedatzen dena aintzat hartuz, komunikazio-eraginkortasuna izango dute ebaluazio-irizpide nagusi. Horretarako, HEOCaren «Ebaluazio-irizpideak eta eskalak» atalean, maila bakoitzarentzat trebetasunez trebetasun zehaztutako irizpideen balioespen-eskalako tarteko deskripzioa (bigarrena) izango da, oro har, mailako helburuak bete izanaren adierazle, eta beraz, mailaren atalasearen gutxieneko deskriptore.

4.– Aurreko ataletan esandakoa kontuan hartuta, euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 11. artikuluan, eta III. eranskinean jasotako egitura, eduki eta irizpideak jarraituz, prestatu eta aplikatuko dira euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduerak.

5.– Euskaltegiko ebaluazio-jarduera guztiak ikasleen irakasleak berak ebaluatuko ditu. Eta mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren bidez maila-amaierako ebaluazioren idazmen- eta mintzamen-jarduerak irakasleak eta euskaltegiko beste irakasle batekin ebaluatu, zuzendu eta kalifikatuko dituzte, eta euskaltegiko edo euskararen autoikaskuntzarako zentroko zuzendariak ontzat emango, eranskin honetako 7. oinarrian zehaztutako egitekoak euskaltegiak egoki burutu dituela frogatu ondoren.

6.– A1 eta A2 mailen egiaztagiriak erdiesteko, ezinbestekoa izango da euskaltegiko irakasleek ebaluatutako mailaren atalasearen gaineko proba gainditzea.

7.– 2020-2021 ikasturtean, Ebazpen hau argitaratu baino lehenago egindako maila-amaierako ebaluazio-jarduerek balio egiaztatzailea izango dute, HABEko zuzendariaren 2020ko irailaren 23ko Ebazpenaren bidez emandako jardunbidean xedatutakoa betetzen badute. Ebazpen hau argitaratu ondoren, euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduerak Ebazpen honetan xedatutakora egokituko dira.

5. oinarria.– Ebaluaziogintzan izan beharreko jarraibideak.

2020-2021 ikasturterako euskaltegietarako jarraibideak bere baitara biltzen dituen HABEko zuzendariaren 2020ko irailaren 23ko Ebazpeneko 2.2, 3.2.2 eta 4.2 ataletako eduki eta jarraibideak Ebazpen-deialdi honen oinarri dira euskaltegiko euskara-ikasleen ebaluaziogintza egikaritzeko.

6. oinarria.– Erreklamazioak eta kalifikazioak berrikusteko eskaerak.

Ikasleak sarbidea izango du, nork bere pasahitza erabiliz, egin duen ikastaroaren iraupenari, asistentziari eta ezagutu duen ebaluaziogintzan lortutako mailari dagokion informazioa ikusteko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduan euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduerak balio egiaztatzaileaz aplikatzeko zehazten diren urteko lau garaietako bakoitza amaitu eta bost egun balioduneko epean.

Ikasleek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte edo/eta erdietsitako kalifikazioa berrikusteko eskatu, eskaerak arrazoituz, ebaluazio-garai bakoitzean zehaztutako epeen barruan eta ezarritako jarraibideei lotuz. Desadostasun hutsa adieraztea ez da oinarri nahikoa izango erdietsitako kalifikazioaren berrikuspena eskatzeko. Beraz, oinarri teknikorik gabeko kalifikazio-berrikuspenen eskabideek gaitzirizpena izango dute.

Ikaslea ados ez badago euskaltegiko amaierako ebaluazio-txostenean jasotako informazioarekin, euskaltegiaren edo euskararen autoikaskuntzarako zentroaren aurrean emaitza berrikusteko eskabidea egin ahal izango du HABEk www.habe.euskadi.eus atarian zehaztutako egutegian adierazitako hiru laneguneko epean; betiere, eskaera arrazoituz, objektibizatuz eta gertatutakoaren lekukotasuna aurkeztuz. Euskaltegiak, jarraian, gehienez ere hurrengo bost laneguneko epean erantzun beharko dio ikasleak jarritako eskabideari. Euskaltegiak jarritako emaitzaren aurkako eskabideren bat onartuko balu, gehienez ere, deialdiaren kudeaketako egutegian zehazturiko bi lanegunen buruan jakinaraziko dio HABEri.

Halere, interesduna euskaltegiak edo euskararen autoikaskuntzarako zentroak emandako erantzunarekin bat ez baletor, Azterketa Batzordearen aurrean jarri ahal izango du emaitzaren aurkako eskabidea dagokion garaiko agirien eragin-dataren ondorengo bost lanegunetan, HABEk egutegian zehaztu bezala. Eskabidearen erantzunaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da HABEko zuzendariaren aurrean.

Erreklamazioak eta kalifikazioak berrikusteko eskaerak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 17. artikuluaren arabera izapidetuko dira.

Edozein modutan, erreklamazioek, emaitzen aurkako eskabideek zein gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo deialdi honetan jasotako ohiko prozedurak eta egutegia.

7. oinarria.– Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen egitekoak.

A1 eta A2 mailetako egiaztatze-prozesuan euskaltegiek eta euskararen autoikaskuntzarako zentroek ondoren zerrendatzen diren betebeharrak izango dituzte, ikas-irakas prozesuen eraketa, jarraipena eta kudeaketa didaktikoaren jarraibideei buruz:

a) Matrikulaturik dituzten ikasleen asistentzia-datuak eta lau trebetasunetan dituzten gaitasun-mailak adieraziko dizkiote HABEri, mailaz mailako kodeen bidez, HABEko zuzendariaren 2020ko irailaren 23ko Ebazpenean, 2020-2021 ikasturterako jarraibideei buruz emandakoetan, adierazitakoaren ildotik, eta, betiere, Q87 matrikulazioaren jarraipenerako aplikazioan sartuz, www.habe.euskadi.eus atarian argitaratuko den egutegiaren arabera.

b) Oinarriotan jasotakoaren araberako ebaluazio-jarduerak burutuko ditu euskaltegiko irakasleak:

– Abiapuntuaren ebaluazioa ikastaro baten hasieran burutuko da, eta emaitzak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikaziora bilduko, kodeetan adierazita, ikasleen ebaluazioaren emaitzak jasotzeko dagokion atalean.

– Ikastaro bat antolatzean, ikastaro horren helburu-maila zehaztearekin batera, ikastaro horren baitan mailaren atalasearen gaineko euskaltegiko ebaluazio-jardueren ebaluazio-data(k) aurreikusiko d(ir)a, astebete jakin bateko egunen baitan, ikastaroaren ezaugarriak, HEOCaren zein euskaltegiko curriculum-proiektuaren irizpideak kontuan hartuz.

– Mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduerak ikastalde guztiari aplikatuko zaizkio, eta emaitzak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikaziora bilduko, kodeetan adierazita, ikasleen ebaluazioaren emaitzak jasotzeko dagokion atalean.

– Mailaren atalasearen gaineko probak Ebazpen honen III. eranskinean maila bakoitzerako jasotako jardueren ebaluaziorako irizpideak betez, maila bakoitzerako HABEk zehaztutako jarduera eredugarriaren arabera prestatutakoak izango dira.

– Euskaltegi bateko mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren egutegia euskaltegiko «2020-2021 ikasturterako egitasmoak» txostenera bilduko da eta ikasturteko egutegia propio bidali HABEren Ebaluazio- eta Egiaztatzerako Arlora.

c) Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentroetan antolatzen diren mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren datak eta emaitzak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazioan jasoko dira, burututako gainerako ebaluazio-jardueren emaitzekin batera.

d) Ikasleak A1 eta A2 mailak mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren bidez egiaztatu ahal izateko, mailaren atalaseari dagozkion ebaluazioaren lau trebetasunen ebaluazio-jardueren probak Q87 aplikazioan jasoko dira, HABEren jarraibideen baitan.

HABEren Q87 aplikaziora igotzean, honela jasoko dira ikasteredu guztietan lau trebetasunak (entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena) balioesteko erabilitako eta ikasleek egindako ebaluazio-jarduerak.

Maila egiaztatzeko ebaluazio-jarduerak jasotzeko:

– Ebaluazio-jardueren enuntziatuak PDF batean jasoko dira, hurrenkera honetan: a) idazmen-jarduera, b) mintzamen-jarduera, c) irakurmen-jarduera eta d) entzumen-jarduera. PDF artxibo hori ikastaldeko karpetara igoko da. Nolanahi ere, kasuren batean beste ebaluazio-jardueraren bat erabili bada, dagokion ikaslearen karpetan gordeko da enuntziatu berezi hori.

– Ikaslearen ekoizpena beste PDF batean jasoko da, hurrenkera honetan: idazmen-jarduerari dagokiona, irakurmen-probari dagokiona eta entzumen-probari dagokiona. Ikasle bakoitzari berea igoko zaio.

– Entzumen-jarduera neurtzeko erabilitako entzungaia ikastaldeko karpetara igoko da. Kasuren batean beste entzungairen bat erabili bada, dagokion ikaslearen karpetan gordeko da entzungai berezi hori.

– Mintzamen-jarduerari dagokion ikaslearen ekoizpena jasoko da. Ikasle bakoitzari berea igoko zaio.

Nolanahi ere, ebaluazio-jardueren enuntziatuak zein trebetasun bakoitza ebaluatzeko eta balioesteko ekoizpenen lekukoak denak PDF bakar batera bildu gabe, banaka ere gorde daitezke Q87 aplikazioan, euskaltegiak honen aldeko aukera egiten badu.

Ebaluazio-jarduera horiek bost urteko epean gorde beharko dira.

e) Jardun biko ikastereduan bakarkako jardun tutorizatuan egindakoa aurrez aurreko jardunarekin batera ebaluatuko da.

f) Horiez gainera, euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako zuzendariek A1 eta A2 mailetako ziurtagiriak eskuratzeko baldintza guztiak (ikastaroak gutxieneko ikastorduak izan, ikasleak ikastaroaren asistentziari dagozkion gutxienekoak bete eta mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduera gainditu, euskaltegiak ebaluazio-jarduera horren lekukoak jaso), betetzen dituzten ikasleen mailaz mailako akta osatuko dute, 7. d) puntuan zehaztutako datuei erreferentzia eginez, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 7. artikuluan eta eranskin honen 4.5 oinarrian aurreikusitakoaren arabera sinadura jasoz, eta HABEra bidaliko dituzte.

8. oinarria.– Ziurtagiriak.

1.– Lortutako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak jaulkitzeari begira, euskaltegiak edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak ebaluazio-garai bakoitzaren amaieran ziurtagiria eskuratu dezaketen ikasleek mailaren gaineko atalasearen gaineko ebaluazioan izandako emaitzaren gainean euskaltegiak egindako proposamenari oniritzia eman beharko dio HABEko zuzendariak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduan xedatutakoen baitan, Ebazpen honetan ezartzen diren irizpide eta prozedurak bete direla egiaztatu ondoren.

2.– Mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jardueren bidez mailaren bat egiaztatu duenak dagokion ziurtagiria eskuratu ahal izango du www.habe.euskadi.eus atarian norberaren sarbidea eta Agiriak aukera baliatuz.

3.– Euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek egiaztatzen dituzten euskararen gaitasun-mailak HEOCeko gaitasun-mailen ziurtagirien HABEren Erregistroan inskribatuko dira. Erregistro honetan, pertsona bakoitzari buruzko identifikazio-datuekin batera, egiaztatutako euskarazko komunikagaitasun-maila eta egiaztapenaren eragin-data jasoko dira.

9. oinarria.– Informazioa, tramitazioa on-line eta argibide-eskaerak.

Egiaztatze-prozesu honetan aurreikusitako prozeduren ondoriozko argitaratze eta jakinarazpenak www.habe.euskadi.eus atariaren bidez egingo dira, erreklamazioei eta Administrazioarekiko errekurtso eta gora jotzeen ebazpenei dagozkienak izan ezik.

Era berean, ikasleak www.habe.euskadi.eus ataria erabiliz gauzatuko ditu oinarri hauetan horrela xedatutako izapideak, eta egiaztatzegintza@habe.eus posta elektronikoa baliatuko du Ebazpen honetako oinarri eta prozedurei buruzko edozein kontsultatarako.

10. oinarria.– Datu pertsonalen babesa.

1.– Egiaztatze-deialdi hauetan adierazitako datu pertsonalak eta egiaztatze-prozeduran zehar sortzen direnak «Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikaslegoarentzako deialdiak», «Ikasleen dirulaguntzak» eta «Egiaztapen-probetarako eskatutako egokitzapenak» izenekoak, edo hauen ordez ezar daitezkeenak, dagokion Tratamendu-Jardueren Erregistroan (TJR) sartuko dira, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren 2016/679 araudian xedatutakoaren arabera. Fitxategi horietan jasotako datuen erabilera ondoren zehazten dena izango da:

– Deialdi hauetan aurreikusitako prozedurak kudea.

– Euskarazko komunikagaitasun-maila egiaztatzeko HABEren ziurtagirien erregistroan gordetzea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 48. artikuluak dioenari jarraikiz.

– Emandako ziurtagiriak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratura helaraztea, urriaren 16ko 222/2012 Dekretuak agintzen duen moduan, deialdi honetan gaitasun-maila egiaztatzen dutenen datuak. Erregistro horretan dauden datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Herri Administrazioen Hizkuntza Normalkuntzaren zuzendaria da. Bertan jasotako datu pertsonalen gaineko eskubideak Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu-zuzendaritzaren aurrean gauzatu behar dira.

– Euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikaslegoaren kudeaketa: ikas-prozesua, euskara-mailaren egiaztapena eta dirulaguntzaren kudeaketa.

HABEko zuzendaria izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko (azaroaren 25eko 29/1983 Legea, HABE sortzekoa eta Euskaltegiak arautzekoa), eta interes publikoaren izenean egiten den xederen bat gauzatzeko, edo trataeraren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: https://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/

Egiaztatze-prozesuaren ondoren, lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko probak prestakuntza-helburuetarako edo ikerketa-lanetarako erabili ahal izango ditu HABEk, egiaztatze-prozedura amaitu ondoren eta, hala badagokio, probok barneratuta dituzten datu pertsonalak bereizi ondoren, indarrean dagoen legeriak agintzen duen moduan.

2.– Euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako irakasle eta zuzendari eta HABEko teknikarien betebeharra da, egiaztatzegintzari lotutako eragile orori buruz beren egitekoen jardunean ezagutzen dituzten datu pertsonalak eta bestelako informazioa isilpean gordetzea.

II. ERANSKINA
AZTERKETA-DEIALDIAREN OINARRI OROKORRAK

1. oinarria.– Xedea.

Oinarri hauen xedea da, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduak xedatutakoaren arabera, euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) zedarritutako B1, B2, C1 eta C2 gaitasun komunikatiboak egiaztatzeko 2021eko bi azterketaldien zehaztapenak egitea.

2. oinarria.– Deialdirako oinarrizko esparrua.

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma eta Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratua izango dira azterketariaren hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko oinarri eta barruti, hurrenez hurren.

Horrela, HEOCean ezarritako gaitasun-mailei dagozkien ziurtagiriak lortzera bideratutako gaitasun-probak HEOCean zedarritutako ebaluazio-irizpideetara eta III. eranskineko edukietara bilduko dira.

3. oinarria.– Deialdian parte hartzeko baldintzak.

Azterketariak honako baldintzok bete beharko ditu bi azterketaldietan parte hartu ahal izateko:

a) HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egotea, 2020ko ekainaren 1etik aurrera hasitako HEOCaren B1, B2, C1 edo C2 mailako ikastaro batean.

b) Azterketariak 2020ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan, lau hizkuntza-trebetasunetan, egiaztatu nahi duen mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan 2021eko martxoaren 23rako, B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailei dagokienez, lehen azterketaldian, eta 2021eko irailaren 6rako bigarren azterketaldian, bietan eranskin honetako 4. oinarrian zehaztutako kodeetan adierazita. Ondorio horretarako, euskaltegiak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazioan sartu dituen datuak hartuko ditu kontuan HABEk.

Dena dela, euskaltegian C1 gaitasun-maila eskuratzeko matrikulatuta egon eta, ezarritako datarako, dagokion maila gainditu ez duen azterketariak B2 mailako azterketara aurkezteko aukera izango du. Era berean, euskaltegian B2 gaitasun-maila eskuratzeko matrikulatuta egon eta, ezarritako datarako, dagokion maila gainditu ez duen azterketariak B1 mailako azterketara aurkezteko aukera izango du. Horrela, ikasle bat matrikulatuta dagoen ikastaroko helburu-mailara iritsi ez, eta euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazioan HEOCean zedarritutako helburu-maila horren beheragoko maila euskaltegian gainditzen badu, HABEren euskaltegietako ikasleentzako hurrengo azterketaldian gainditutako maila horretan matrikulatu ahal izango da.

c) Euskaltegian mailaren atalasearen gaineko ebaluazioa gainditzen duten ikasleek aukera izango dute ebaluazio-data horren ondorengo HABEren euskaltegietako ikasleentzako hurrengo bi azterketaldietan matrikulatzeko.

d) C2 mailan matrikulatzeko azterketariak C1 mailako euskara-agiria edo agiri baliokidea izan behar du, uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuak, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen duenak dioenari jarraikiz, edota, maila hori egiaztatzetik salbuetsita izan apirilaren 3ko 7/2012 Dekretuari eta otsailaren 26ko 28/2019 Dekretuari jarraikiz. Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko diren dekretu horien babesean matrikulatutako azterketariek, salbuespen-egoeraren lekuko, dagokion unibertsitatearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute HABEn.

e) Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

4. oinarria.– Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen egitekoak.

a) Euskaltegiek eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek matrikulaturik dituzten ikasleen datuak eta horien gaitasun-mailen gutxienekoak adieraziko dizkiote HABEri, matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazio informatikoaren bidez, azterketaldien egutegietan adierazitako egunetarako eta ezarritako prozedurei jarraikiz, mailaz mailako kodeetan:

– B1 mailan: B1B1 kodea.

– B2 mailan: B2B2 kodea.

– C1 mailan: C1C1 kodea.

– C2 mailan: C2C2 kodea.

b) B1, B2, C1 eta C2 mailetako azterketaldi hauetako entzumen- eta irakurmen-probak jarri, zuzendu eta kalifikatzeko orduan, euskaltegiak II. eranskin honetako 9.3 eta 10.3 oinarrietan xedatutakoa betetzeko orduan, Ebazpen honetako I. eranskinaren 7. oinarrian xedatutakoa beteko du, baita maila hauetako entzumen- eta irakurmen-probei dagokienetan ere.

5. oinarria.– Deialdiaren egutegia.

1.– 2021ean bi azterketaldi antolatuko ditu HABEk HEOCaren B1, B2, C1 eta C2 mailetako euskarazko komunikagaitasun-maila egiaztatu ahal izateko.

2.– Bi azterketaldi hauetan parte hartzeko izen-ematea burutzeko epeak honako hauek izango dira: a) 2021eko apirilaren 6tik 14ra bitartekoa, biak barne, lehen azterketaldian eta b) 2021eko irailaren 9tik 15era, biak barne, bigarren azterketaldian.

Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean emango ditu argitara HABEk, www.habe.euskadi.eus atariaren bidez, 2021. urteko egiaztatze-prozesuetarako aurreikusitako egutegiak: egiaztatze-prozesu bakoitzerako onartutakoen zerrenda argitaratzeko data, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak jakitera emateko datak.

3.– HABEk egutegian aurreikusitako egunak alda ditzake azterketaldion kudeaketan gerta litezkeen gorabeheren arabera, azterketaldirako matrikula-epeak izan ezik.

4.– Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta adierazitako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan. Azterketariak proba-egunaren biharamunetik kontatzen hasita hiru egun baliodun izango ditu azterketa-egunean aurkeztu ezin izanaren agiria HABEn aurkezteko. Agiri horretan azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du, ezinbestez. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, HABEren egutegiaren araberako antolaketan mintzamen-probetan azterketariari jarritako egun zein ordu-aldaketa jakinak eska daitezke, jarritako epe eta jarraibideen baitan.

5.– Azterketa-lekua aldatzeko eskabidea posta elektronikoz egingo da www.habe.euskadi.eus atarian finkatutako prozedurei jarraikiz, eskari hori egiteko arrazoiak azalduz eta, betiere, deialdiaren egutegian ezarritako epeetan.

6. oinarria.– Matrikula egiteko izen-ematea, ordaina eta ordainketa.

1.– B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko gaitasun-proba egiteko izen-ematea www.habe.euskadi.eus atarian egingo da, matrikula-orria betez, horretarako ezarritako epearen barruan. C2 mailaren kasuan, azterketariak norbera aditua den espezialitate akademiko edo teknikoa zein den zehaztuko du matrikula-orrian.

2.– Matrikularen ordainketa ere epe horretan egin beharko da, Interneten bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

3.– Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

4.– Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, hiru kasu hauetan itzuliko da: a) oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada; b) okerreko maila baterako burutu bada matrikula, baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin baldin bada eta c) aurreko deialdiaren jarraibideen baitan, HABEko zuzendariak azterketariak jarritako gora jotzea onartu badu eta, ondorioz, burututako matrikula baliogabetu badu.

5.– Matrikularen ordainari dagokionez, azterketaldi bakoitzaren matrikula-epealdia irekitzen denean, HABEk eskaini eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak aplikatuko dira, eta horiek finkatzeko aldi bakoitzean indarrean dagoen araudia baliatuko. Unean uneko zenbatekoak www.habe.euskadi.eus atariaren bidez emango ditu ezagutzera HABEk.

Bigarren azterketaldian, 9.3 oinarriaren arabera, trebetasun-proba guztiak egin behar ez dituenak ere ezarritako diru-kopurua ordaindu beharko du matrikula gisa.

6.– Euskaltegi bidezko egiaztatze-deialdian matrikulatzen den azterketariak ezin izango du inolako matrikularik burutu sasoi bereko HABEren beste deialdi batean.

7.– Matrikula egitearekin batera, oinarri hauetara bildutako irizpide eta jokabide guztiak bere egiten dituela onartu eta aditzera ematen du izena emana duen azterketariak.

7. oinarria.– Onartuen zerrenda.

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, HABEko zuzendariak argitaratuko du B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko probetan parte hartzeko onartuen zerrenda eta azterketari bakoitzak www.habe.euskadi.eus atarian ikusi ahal izango du norberari dagokion matrikula zertan den.

8. oinarria.– Berariazko egoerak.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, egiaztatze-probetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten ikasleen kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, desgaitasunen bat duten azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota balioetsi beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak azterketaldirako matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio eskaera, eta, duen desgaitasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera.

Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari, betiere Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduari edota gaitasun-probok izan egunean indarrean egon daitekeen arautegiari jarraikiz.

9. oinarria.– Gaitasun-proben ezaugarriak, antolamendu-modua, ebaluazio-irizpideak eta atalez ataleko kalifikazioa.

1.– Gaitasun-mailak ebaluatzeko prestatutako probek ikaslearen euskarazko gaitasun komunikatiboaren zenbatekoa eta nolakoa balioetsiko dute: azterketariak euskaraz entzundakoa ulertzeko eta irakurritakoa bereganatzeko duen gaitasuna, batetik, eta euskaraz aditzera eman nahi dituen testuak ahoz zein idatziz egiteko duena, bestetik.

2.– Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio- eta Egiaztatzerako Arloak prestatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak, III. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.

3.– Proben aplikazioari dagokionez, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu idazmena eta mintzamena neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan. Entzumen- eta irakurmen-probak euskaltegiko irakasleak jarri, zuzendu eta kalifikatuko ditu. Ondoren, euskaltegiak, ikastaroari dagozkion jarraibideak itxi baino lehen, gorde egingo ditu sistematikoki, HABEko zuzendariaren 2020ko irailaren 23ko Ebazpenean adierazitakoaren ildotik.

Lehen azterketaldian entzumen- eta irakurmen-probak bakarrik gainditu dituen B1, B2, C1 eta C2 mailetako ikasleari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio bigarren azterketaldirako, eta, honenbestez, idazmen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko ditu. Halaber, entzumen- eta irakurmen-probak ez ezik, idazmeneko proba ere gaindituko balu, soilik mintzamen-proba egin beharko du bigarren azterketaldian.

4.– Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, III. eranskineko puntuazio-sistemari jarraikiz. HEOCaren «Ebaluazio-irizpideak eta eskalak» atalean, mailaz maila eta trebetasunez trebetasun zehazten diren ebaluazio-irizpideen balioespen-eskalako bigarren deskriptoreak adierazten du azterketariak maila gainditzeko azaldu beharreko hizkuntza-gaitasuna. Maila bat gainditzeko, ikasleak lau trebetasunetako probak gainditu beharko ditu, aipatutako eranskinean jarritako irizpideak betez.

Nolanahi ere, B1, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 14 lortzen dituen ikasleak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proban 17 puntu lortu baditu. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 14 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.

5.– Egiaztatze-prozesua bideratzeko jardunak, gailu elektronikoek (telefono, ordenagailu, argazki-kamera, edozein soinu-grabagailu, haririk gabeko entzungailu, irakur-tresnadun ordulariak eta entzungai edo ikusgai diren edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoek...) eskain dezaketen edukietarako sarbiderik izan gabe daude aurreikusita eta Interneterako konexiorik gabe.

6.– Idazmen-probetan, irakurgarria izango da idazketa eta ulergarria kaligrafia. Mintzamenekoetan, berriz, argi ahoskatuko da eta zuzen ebakiko dira hitzak.

7.– Idazmen- zein mintzamen-proba egiterakoan, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

10. oinarria.– Gaitasun-proben zuzenketa-prozesua.

1.– Hizkuntza-arauak eta euskalkiak.

Lau hizkuntza-trebetasunak neurtzeko azterketariek egindako probek Euskaltzaindiak indarrean dituen arauak beteko dituzte, eta, betiere, euskara-eredu landu eta jantzian emanak etorriko dira.

Ahozkotasuna neurtzeko probetan, azterketariak bere euskalkia erabiltzeko gaitasuna eta jariotasuna erakuts dezake, betiere egitekoaren testuinguruari hala badagokio. Honelakoetan, aztertzaileek azterketarion gaitasun- eta jariotasun-maila hori aintzat hartu eta balioetsiko dute azken emaitza jartzean.

2.– Izengabetasuna.

Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaileek, ikerleek zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatzeko. Aztertzaileak ezin izango du berak azkeneko bi urtetan izandako ikasleen gaitasun-probarik zuzendu. Horrelakorik gertatuz gero, aztertzaileak berak laga beharko du zeregin hori azterketaldiaren antolaketa-garaian. Mintzamen-proba balioesterakoan azterketariak irakasle izan ez dituen aztertzaile batzuekin arituko da, eta antolaketa-irizpide ez-ohikoen baitan, ezinezkoa denetan, irakaslea epaimahaian aztertzaile moduan aritzea saihestezina den kasuetan, azterketariari jakinaraziko zaio jarduera hori beste aztertzaile batek kalifikatuko duela.

3.– Irakurmen- eta entzumen-proben zuzenketa eta kalifikazioa.

Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bakoitzak, dagokion Epaimahaiari bidaliko dizkio azterketariak euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentro homologatuan trebetasun bi hauetan taldeko irakasleak jarritako kalifikazioak, matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazioan, ikasleen emaitzen akta bete eta euskaltegiko zuzendariak sinatuta, deialdiaren egutegian horretarako jarritako epearen barruan.

4.– Idazmen-probaren zuzenketa.

a) Idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzenduko dute, eta irizpen arrazoitua emango dute kalifikazio-fitxa banatan. Informazioa berariazko fitxa digital batera bilduko da, bertan jarritako kalifikazioak azterketariak argi eta egoki ulertzeko moduan.

b) Idazmen-proban eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoari dagokionez, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa emango:

– Azterketariak eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean emango zaizkio.

– Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak balioesterakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean, ondoren zehazten denaren arabera:

(Ikus .PDF)

Halaber, % 10 hitz baino gehiago falta zaizkion idazmen-proba horrela kalifikatuko da:

(Ikus .PDF)

c) Idazmen-proba berariazko aplikazio informatikoaren bidez banatuko zaie aztertzaile, ikerle zein tutoreei euskarri digitalean.

d) Idazmen-probaren zuzenketaren jardunbidea:

Zuzenketa anonimoa egikarituko da, aldiro itsu bikoitzeko sistemaz proba bakoitzaren bi zuzenketa eginez, bi ebaluatzailek bakoitzak bere aldetik egina. Ebaluatzaileek ausazko banaketa baten bidez jasoko dituzten probak balioetsiko dituzte, Ebazpen honetako III. eranskinean HABEko zuzendariak ezarritako idazmen-probaren balioespen-irizpide berezien arabera, eta, era horretan, proba horren ebaluazioa behar bezain objektiboa izango dela bermatuko da.

Kalifikazio-prozesua jarraibide hauen arabera bideratuko da:

– Baldin eta bi ebaluatzaileek ariketa «Gai» gisa kalifikatzen badute, idazmen-proba «Gai» gisa balioetsiko da.

– Baldin eta bi ebaluatzaileek ariketa «Ez gai» gisa kalifikatzen badute, idazmen-proba «Ez gai» gisa balioetsiko da.

– Baldin eta ebaluatzaileetako batek proba «Gai» gisa kalifikatzen badu eta besteak «Ez gai» gisa, probak ebaluatzaile ikerle baten irizpena jasoko du.

5.– Mintzamen-probaren zuzenketaren jardunbidea.

a) Mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta zuzenduko dute, eta kalifikazio-fitxa bakarrean emango dute irizpen arrazoitua. Informazioa berariazko fitxa digital batera bilduko da, bertan jarritako kalifikazioak azterketariak argi eta egoki ulertzeko moduan.

b) Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileak bat ez badatoz, bigarren zuzenketa bideratuko da tutorearen eskutik. Tutoreak irizpen propioa eman eta gero, jarritako emaitzen proposamena Epaimahaiaren eskura jarriko du.

c) Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.

6.– Bateratze-saioak.

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ageri denari jarraikiz, ebaluatzaileen gaikuntza-maila zabaltzeko eta sendotzeko, irizpide objektiboak eta berdinak erabiltzeko eta ebaluazio-prozesuari zehaztasuna eta bermea emateko, ebaluazio-irizpideen inguruko bateratze-saioak antolatuko ditu HABEk. Aztertzaileek bateratze-saiook egin beharko dituzte HABEren 2021eko egiaztatze-deialdietan jarduteko.

B1, B2, C1 eta C2 mailetako bateratze-saioak mailaz maila antolatuko dira eta aurrez aurre edo/eta on-line teknologiak baliatuz bideratuko.

11. oinarria.– Egiaztatze-prozesuaren emaitzak onartzea.

Mailaz mailako Epaimahaiek aztertzaile, ikerle eta tutoreek egindako balorazioak aztertuko dituzte eta probei dagozkien emaitzak onartuz, Azterketa Batzordeari igorriko dizkiote.

Jarraian, Azterketa Batzordeak emaitza guztiak HABEko zuzendariari aurkeztuko dizkio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren irailaren 9ko Aginduaren 36. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

12. oinarria.– Egiaztatze-prozesuen emaitzak argitaratzea.

HABEk egiaztatze-prozesuen emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz maila, egutegian zehaztutako datetan, emaitzok trebetasunez trebetasun adieraziz.

13. oinarria.– Ziurtagiriak.

Gaitasun-probak gaindituz mailaren bat egiaztatu duenak dagokion ziurtagiria eskuratu ahal izango du www.habe.euskadi.eus atarian norberaren sarbidea eta Agiriak aukera baliatuz.

14. oinarria.– Erreklamazioak, kalifikazioak berrikusteko eskaerak eta gora jotzeak.

Deialdi honetako egiaztatze-prozesuko interesdunak idatzizko erreklamazioa jar dezake, HABEko zuzendariaren aurrean deialdiaren Ebazpenean xedatutako antolaketaren eremuko jarraibideetan hutsegiterik izan baldin bada. Era berean, deialdi honetako egiaztatze-prozesuko interesdunak B1, B2, C1 eta C2 mailetan egin dituen entzumen- eta irakurmen-proben antolaketaren prozeduretan nolabaiteko errakuntzarik gertatu dela uste badu, euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentroaren aurrean, erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du.

Era berean, entzumeneko nahiz irakurmeneko probetan lortutako kalifikazioak berrikusteko eskaria egin dezake. Eskabideak dagokion euskaltegiaren aurrean aurkeztu beharko dira. Horretarako, probak burutu eta gehienez ere hurrengo bost lanegunetan euskaltegiak azterketariari kalifikazioak emango dizkio eta, hark hala eskatuko balu, probak ikusteko aukera ere bai. Azterketariak hurrengo hiru egun baliodun izango ditu emaitzaren aurkako eskaera aurkezteko, eta euskaltegiak, jarraian, beste hiru erantzuteko. Edozein modutara ere, erantzuna deialdiaren egutegian idazmeneko proba egiteko ezarritako data baino hiru lanegun lehenago eman beharko du euskaltegiak, eskabidea ontzat eman eta hala balegokio HABEk azterketariari idazmeneko probara aurkezteko bidea egin diezaion.

Halaber, azterketariak idazmen- nahiz mintzamen-probetan erdietsi duen kalifikazioa berrikusteko eskatu ahal izango du HABEn, eskaerak arrazoituz, azterketaldi bakoitzean ezarritako epeen barruan eta ezarritako jarraibideei lotuz. Desadostasun hutsa adieraztea ez da oinarri nahikoa izango erdietsitako kalifikazioaren berrikuspena eskatzeko. Beraz, oinarri teknikorik gabeko kalifikazio-berrikuspenen eskabideek gaitzirizpena izango dute.

Erreklamazioak zein kalifikazioak berrikusteko eskaerak izapidetu daitezen, azterketariak jarraian azaltzen diren datu zein agiriak aurkeztu beharko ditu derrigor:

– Erreklamatzailearen edota eskatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea.

– Nortasun-agiriaren zenbakia.

– Egiten duen eskaera edo erreklamazioa.

– Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak.

– Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.

– Erreklamaziogilearen edota kalifikazioa berrikusteko eskaera egiten duen azterketariaren izenpea.

Erreklamazioak edo/eta emaitzak berrikusteko eskabideak hiru eguneko epean aurkeztu beharko dira, onartuei buruzko erabakia hartu, azterketa-eguna izan edota proben emaitzak ezagutzera eman eta biharamunetik kontatzen hasita.

Interesdunek, halaber, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute HABEko zuzendariaren aurrean, azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo hilabetean, edo, horrela dagokionean, aurkatutako egintza gertatu den egunetik aurrera. Behin betiko emaitzak azken proba egin ondorengoak izango dira. Errekurtsoak ebazteko, HABEko zuzendariak lurralde-arduradunari, mailaz mailako Epaimahaiaren buruari edota Azterketa Batzordeko buruari eska liezaieke errekurtsoaren mamiari buruzko txostena; txosten hori, gehienez ere, hamar eguneko epean emango dute. Halaber, deialdi honetan parte hartzen ez duen kanpoko adituren baten irizpena ere eska lezake.

Erreklamazioak eta kalifikazioak berrikusteko eskaerak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 17. artikuluaren arabera izapidetuko dira.

Edozein modutan, erreklamazioek zein gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo deialdi honetan jasotako ohiko prozedurak eta egutegia.

15. oinarria.– Informazioa, tramitazioa on-line eta argibide-eskaerak.

Deialdi honetan aurreikusitako prozeduren ondoriozko argitaratze eta jakinarazpenak www.habe.euskadi.eus atariaren bidez egingo dira, azterketen gaineko erreklamazioei eta Administrazioarekiko errekurtso eta gora jotzeen ebazpenei dagozkienak izan ezik.

Era berean, azterketariak www.habe.euskadi.eus ataria erabiliz gauzatuko ditu oinarri hauetan horrela xedatutako izapideak, eta egiaztatzegintza@habe.eus posta elektronikoa baliatuko du Ebazpen honetako oinarri eta prozedurei buruzko edozein kontsultatarako.

16. oinarria.– Espedienteak ikusteaz.

Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta azterketariak egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

17. oinarria.– Datu pertsonalen babesa.

Egiaztatze-deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak eta egiaztatze-prozeduran zehar sortzen direnak «Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikaslegoarentzako deialdiak», «Ikasleen dirulaguntzak» eta «Egiaztapen-probetarako eskatutako egokitzapenak» izenekoak, edo hauen ordez ezar daitezkeenak, dagokion Tratamendu-Jardueren Erregistroan (TJR) sartuko dira, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren 2016/679 araudian xedatutakoaren arabera. Fitxategi horietan jasotako datuen erabilera ondoren zehazten dena izango da:

– Deialdi honetan aurreikusitako prozedurak kudeatzea.

– Euskararen ezagutza egiaztatzeko HABEren agirien erregistroan gordetzea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduaren 48. artikuluak dioenari jarraikiz.

– Emandako ziurtagiriak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratura helaraztea, urriaren 16ko 222/2012 Dekretuak agintzen duen moduan, deialdi honetan gaitasun-maila egiaztatzen dutenen datuak. Erregistro horretan dauden datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Herri Administrazioen Hizkuntza Normalkuntzaren zuzendaria da. Bertan jasotako datu pertsonalen gaineko eskubideak Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu zuzendaritzaren aurrean gauzatu behar dira.

– Euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikaslegoaren kudeaketa: ikas-prozesua, euskara-mailaren egiaztapena eta dirulaguntzaren kudeaketa.

HABEko zuzendaria izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko (azaroaren 25eko 29/1983 Legea, HABE sortzekoa eta Euskaltegiak arautzekoa), eta interes publikoaren izenean egiten den xederen bat gauzatzeko, edo trataeraren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: https://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/

Egiaztatze-prozesua amaitu ondoren, lau trebetasunak neurtzeko egin probak prestakuntza eta ikerketarako erabili ahal izango dira, betiere datu pertsonalak bereizi ondoren, indarrean dagoen araudiak agintzen duen moduan.

18. oinarria.– Jarduerak isilpean gorde beharra.

Egiaztatze-deialdian parte hartuko duten aztertzaile, ikerle, tutore, maila bakoitzeko epaimahaikide, Lurralde Batzordeetako kide, zein Azterketa Batzordeko kideen eta administrazio-langileen betebeharra da isilpean gordetzea, egiaztatzegintzari lotutako ezein eragileri buruz, beren egitekoen jardunean jakindako gertaera, ezagututako dokumentu, kalifikazio-proposamen, izandako eztabaida eta emandako egoerak.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala