Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2020ko abenduaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5264

43/2020 DEKRETUA, abenduaren 2koa, lehendakariarena, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko zenbait kide izendatzeko dena.

Azaroaren 27ko 4/2014 Legearen bitartez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortu zen; lege horren 8.1 artikuluaren arabera, Zuzendaritza Kontseilua, institutuko presidenteaz eta zuzendariaz gain, honako kide hauek osatuko dute:

a) Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren hamalau ordezkari, institutua atxikita dagoen sailak Administrazioko goi-kargudunen artetik hautatu ondoren izendatuta.

b) Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduko 24.1 artikuluaren arabera eratutako talde parlamentario bakoitzak hautatutako kide bana.

c) Foru-instituzioen hiru ordezkari, foru-aldundi bakoitzak bere diputatu-kontseiluko kideen artetik bat hautatu ondoren izendatuta.

d) Euskadiko udalen hiru ordezkari, Euskal Autonomia Erkidegoan kide gehien dituen udal-elkarteak alkateen artetik hautatu ondoren izendatuta.

e) Hiru kide independente, memoria sustatzen eta askatasun zibikoak eta elkarbizitza demokratikoaren printzipioak defendatzen itzal handia duten pertsonen artetik Eusko Legebiltzarrak hautatu ondoren izendatuta.

Lege berak, 8.2 artikuluan, agintzen du, a) idatz-zatitik d) idatz-zatira arte –biak barne– aipatzen diren Zuzendaritza Kontseiluko kideek beren izaerari eutsiko diotela, bakoitzak bere instituziokoa izaten jarraitu behar duelako baldintza betetzen duten bitartean, salbu eta hautaketa egiteko eskumena duen organoak ordeztea erabakitzen badu.

Legegintzaldi berri bat hasi ondoren, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko kideak izendatu dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkari gisa, a) atalean aipatzen direnak.

Eusko Legebiltzarrak, 2020ko azaroaren 12an egindako bilkuran, b) idatz-zatian aipatzen den legebiltzar-talde bakoitzeko kide bat izendatu du, baina orain arte ez dira e) idatz-zatian aipatzen diren hiru kide independenteak izendatu, eta, beraz, izendatzeke daude.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Estatutuei buruzko azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuak, 7.7 artikuluan, ezartzen du, dagozkion izendapenak jaso ostean, Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kideak lehendakariaren dekretu baten bidez izendatuko direla.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eta Legebiltzarraren Osoko Bilkurak dagozkion izendapenak egin ondoren, izendapenak dekretu bidez egin behar dira, aipatutako Legearen 8.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horren ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ondorengo pertsonak izendatzea Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide:

A) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa:

Beatriz Artolazabal Albeniz andrea, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

Jose Antonio Rodríguez Ranz jauna, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia.

Miren Izaskun Landaida Larizgoitia andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria.

Noemi Ostolaza Arkauz andrea, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako saileko Kabineteko eta Komunikazioko zuzendaria.

Monika Hernando Porres andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.

Paul Ortega Etcheverry jauna, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria.

Agurtzane Llano Cuadrado andrea, Gazteriako zuzendaria.

Jesús Peña Martínez jauna, Lehendakaritzako idazkari nagusia.

Nieves Mtz. de Antoñana Blanco andrea, Lehendakaritzako Araubide Juridikoaren zuzendaria,

Sabino Torre Díez jauna, Araubide Juridikoko sailburuordea.

Begoña Pedrosa Lobato andrea, Hezkuntzako sailburuordea.

Lucia Torrealday Berrueco andrea, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.

Miren Artáraz Miñon andrea, Unibertsitate zuzendaria.

Mikel Xabier Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

B) Eusko Legebiltzarraren izenean:

Iñigo Iturrate Ibarra jauna.

Julen Arzuaga Gumuzio jauna.

Miren Gallástegui Oyarzábal andrea.

Miren Gorrotxategi Azurmendi andrea.

Carmelo Barrio Baroja jauna.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek ondorioak izango ditu dekretuan ezarritako dataren egunetik aurrera, nahiz eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian beste egun baten argitaratu.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko abenduaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala