Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2020ko abenduaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

MUSKIZKO UDALA
5263

IRAGARKIA, 2020ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Alkate jaunak, 2020ko azaroaren 20an, honako dekretu hau eman du:

Hutsik geratu da udal honetako Udaltzaingoko agente plaza bat, eta honako hauek hartu dira aintzat:

Lehenengoa.– Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluak eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22. artikuluak ezartzen dutenez, giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, lan-eskaintza publikoa egin behar da. Hortaz, plantillan izandako aldaketak ikusita, udal-arloetako arduradunek planteatutako langile-beharrak aztertuta, eta negoziazio kolektiboaren ondoren, erabaki da Muskizko Udalaren 2020ko Lan Eskaintza Publikoa onestea, dekretu honen eranskinean jasotako baldintzen arabera.

Bigarrena.– Lan Eskaintza Publikoa bat dator 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan adierazitako irizpideekin, langile berriak sartzeari dagokionez.

Hirugarrena.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen hizkuntza-normalizazioari buruzko V. tituluan eta Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duen apirilaren 15eko 86/97 Dekretuan xedatutakoa betetzeko, eta bat etorriz Eusko Jaurlaritzako organo eskudunek bere garaian egindako txostenekin, Lan Eskaintza Publikoan aurreikusitako plazari dagokion hizkuntza-eskakizuna eranskinean zehaztutakoa izango da.

Derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna atxikirik duen plaza (dagokion deialdian zehaztuko da) eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da eskakizuna betetzea, eta oinarrietan zehaztutako moduan egiaztatuko da.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuta, honako dekretu hau ematen dut:

DEKRETUA

Lehenengoa.– Onestea 2020ko LEPa.

Bigarrena.– Dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Muskiz, 2020ko azaroaren 20a.

Alkatea,

Borja Liaño Abarrategi.

ERANSKINA
SARBIDE LIBREKO SISTEMA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala