Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2020ko abenduaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
5258

AGINDUA, 2020ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Hezkuntza Saileko Arabako Hezkuntza Ikuskaritzako lurraldeburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duen urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak ezarri zuen Arabako Hezkuntza Ikuskaritzako lurraldeburuaren lanpostua, eta lanpostu horren egitekoak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 14. artikuluan daude jasota.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 14ko Aginduaren bidez (2020ko urriaren 23ko EHAA) iragarri zen Hezkuntza Saileko Arabako Hezkuntza Ikuskaritzako lurraldeburuaren lanpostuaren deialdia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako ekainaren 28ko 8/2016 Dekretuaren 13.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, Hezkuntzako sailburuak, Hezkuntzako ikuskari nagusiaren proposamenez, izendatuko ditu lurraldeburuak, izendapen askearen bidez eta bat etorriz Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47. eta 48. artikuluetan xedatutakoarekin.

Aipatutako lanpostua betetzeko aurreikusitako formalitateak beteta eta legez esleitutako eskumenekin bat,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– María Ángeles Jauregui Irarreta andrea izendatzea Arabako Hezkuntza Ikuskaritzako lurraldeburu.

Bigarrena.– Izendapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala