Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2020ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5241

IRAGARKIA, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren buruarena. Honen bidez, dei egiten zaie Euskadiko GGKEaren Koordinakundean sartuta ez dauden EAEko garapenerako lankidetzarako gizarte-eragileei, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko ordezkariak izendatzeko hautagaiak aurkez ditzaten.

Garapenerako lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 16. artikuluaren bidez Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseilua eratu zen, lankidetzako eragileen ordezkaritza-organoa izan dadin, eta garapenerako euskal lankidetza publikoaren inguruko proposamenak, irizpenak eta jarraipena egiteko ahalmenarekin.

Lege horren 16.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak arautuko ditu (irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren bidez) Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren osaera, funtzionamendua eta eskumenak. 3. artikuluan Kontseiluko kideak zehazten dira, eta 4. artikuluan kideak izendatzeko prozedura.

Osaerari dagokionez, 3. artikuluan ezartzen da Euskadiko GGKEaren Koordinakundean sartuta ez dauden EAEko garapenerako lankidetzarako gizarte-eragileek kide horietako sei proposatuko dituztela. Dekretuan bertan, zioen azalpenean, besteak beste ezartzen da garrantzitsua dela lege horren 9. artikuluan aitortzen diren garapenerako euskal lankidetzaren eragileek askotariko ordezkaritza izatea.

Izendapenari dagokionez, 4. artikuluan ezartzen da 3 urtean behin berritu behar direla, nahitaez, karguaren arabera ardurarik ez duten kideen izendapenak.

Horrenbestez, honako deialdi hau argitaratzen da:

Lehenengoa.– Xedea.

Deialdi honen helburua da aukera ematea Euskadiko GGKEaren Koordinakundean sartuta ez dauden EAEko garapenerako lankidetzarako gizarte-eragileei Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko ordezkariak izendatzeko hautagaiak aurkezteko.

Bigarrena.– Hautagaiak.

1.– Hautagaiak aurkeztu ditzakete Euskadiko GGKEaren Koordinakundean sartuta ez dauden EAEko garapenerako lankidetzarako gizarte-eragileek, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

Eratuta eta formalki inskribatuta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan.

2.– Banakoen hautagaitzak aurkeztu nahi dituzten entitateek eskabide bat eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Entitateko organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiri bat, behar bezala frogatzen duena hautagaitza aurkeztea erabaki dela. Ziurtagirian, gainera, zehaztuko da zein diren hautagai titularra eta haren ordezkoa.

– Ziurtagiri bat egiaztatuko duena hautagaitza sustatzen duen erakundeak lotura duela lehentasunezko arreta behar duten kolektiboekin eta zeharkako balioekin (Garapenerako lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legea, 5. eta 7. artikuluetan zehaztuta daude, hurrenez hurren).

– Memoria bat, erakunde sustatzaileak hautagaitza proposatzeko duen motibazioa azaltzen duena.

Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren Idazkaritzak datu hauek egiaztatuko ditu, ofizioz, entitate eskatzaileak berariaz baimena eman ondotik:

– Eskabidea aurkezten duen pertsonak ordezkari izateko ahal nahikoa duela proposamena egiten duen entitatearen izenean eta ordezkari gisa jarduteko eta sinatzeko.

– Proposamena egiten duen entitatea inskribatuta dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan.

– Titular gisa eta haren ordezkari gisa proposatu diren pertsonen identifikazioa.

Berariazko baimena eskabidean jasota egon behar da. Jasota ez badago, edo ofizioz ezin badira datu horiek egiaztatu, alderdi horiek frogatzeko moduko agiriak aurkezteko eskatuko zaio entitate eskatzaileari.

3.– Era kolektiboan aurkeztutako hautagaiak ere onartuko dira. Ebazpen honen xedapen-zatiko bigarren apartatuaren lehen paragrafoan bildutako betekizunak bete beharko ditu, gutxienez, hautagaitza kolektiboa aurkezten duen entitateak. Hori gertatzen denean, eskabidearekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

– Entitateen izenean eta haien ordezkaritzan proposamena sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

– Hautagaitza aurkezteko proposamena sinatu duen entitate bakoitzaren organo eskudunak hartu duen erabakia egiaztatzen duen agiria. Egiaztagirian, gainera, zehaztuko da zein diren hautagai titularra eta haren ordezkoa.

– Egiaztagiri bat, frogatzen duena hautagaitza eta/edo proiektuak eta/edo jarduerak sustatzen dituzten entitateek lotura dutela lehentasunezko arreta behar duten kolektiboekin eta zeharkako balioekin (Garapenerako lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legea, 5. eta 7. artikuluetan zehaztuta daude, hurrenez hurren).

– Erakunde sustatzaileek hautagaitza proposatzeko duten motibazioa azaltzen duen memoria.

Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren Idazkaritzak datu hauek egiaztatuko ditu, ofizioz, entitate eskatzaileak berariaz baimena eman ondotik:

– Proposamena egiten duten entitateak inskribatuta daudela Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan.

– Titular gisa eta haren ordezkari gisa proposatu diren pertsonen identifikazioa.

Berariazko baimena eskabidean jasota egon behar da. Jasota ez badago, edo ofizioz ezin badira datu horiek egiaztatu, alderdi horiek frogatzeko moduko agiriak aurkezteko eskatuko zaie entitate eskatzaileei.

Hirugarrena.– Haugaitzak aurkeztea.

Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez aurkeztuko dira hautagaitzak, egoitza elektroniko honetan:

https://www.euskadi.eus/registro-electronico-general/web01-sede/es/

Laugarrena.– Hautagaitzak aurkezteko epea.

Hautagaitzak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bosgarrena.– Hautaketa-prozedura.

Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziako buruak, aurkezten diren hautagaitzak aztertu ostean, onartu direnak identifikatu eta izendatuko ditu, betiere Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziaren irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako hautapen-irizpideak kontuan hartuz, eta Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 9. artikuluan aitortzen diren euskal agentziako eragileen askotariko ordezkaritza sustatuz.

Seigarrena.– Ordezkaritza orekatua.

Hautagaien proposamena egitean, emakume eta gizonen kopuruak orekatuak izan behar dira, horrela ezartzen baita Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 23. artikuluan, Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 16.2 artikuluan, eta Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 3.7 artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 23a.

Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren burua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala