Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2020ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
5234

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programaren (PREE programa) oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen 2020ko urriaren 28ko Ebazpena (EHAA, 220 zk., 2020-11-06koa) aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen ez bada.

Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketak egiteko laguntzen programaren (PREE programa) oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen 2020ko urriaren 28ko Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren Ebazpenean (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 220. zk., 2020ko azaroaren 6a) horrelako hutsak eta omisioak hauteman direnez, dagozkion aldaketak egingo dira.

Adierazitako laguntzen programa arautzen duten oinarrietan, 2020/4724 orrialdean (37/24), 1.2 eranskina. Jarduketa Subentzionagarriak puntuan, 2.2 azpitipologia Energia konbentzionalaren ordez energia geotermikoa baliatzea atalean,

Hau dioen tokian:

«– G1 kasua: Ur beroa sortzeko edota berokuntzako/hozketako instalazioak zirkuitu irekian, eraikin baterako: Gehieneko kostu hautagarria (€) =1.600 * P(0,83).

– G2 kasua: Ur beroa sortzeko edota berokuntzako/hozketako instalazioak zirkuitu itxian truke bertikalarekin, zundaketekin, eraikin baterako: Gehieneko kostu hautagarria (€) =4.000 * P(0,83).

– GR1 kasua: Ur beroa sortzeko edota berokuntzako/hozketako instalazioak zirkuitu irekian, beroa edota hotza zentralizatuta sortzeko, erabiltzaileei zuzendutako banaketa- eta truke-sarea barnean hartuz, zerbitzua eraikin bat baino gehiagori emango diena: Gehieneko kostu hautagarria (€) =2.600 * P(0,83).

– GR2 kasua: Ur beroa sortzeko edota berokuntzako/hozketako instalazioak zirkuitu itxian, beroa edota hotza zentralizatuta sortzeko, erabiltzaileei zuzendutako banaketa- eta truke-sarea barnean hartuz, zerbitzua eraikin bat baino gehiagori emango diena: Gehieneko kostu hautagarria (€) =5.000 * P(0,83).»

Honako hau adierazi behar da:

«– G1 kasua: Ur beroa sortzeko edota berokuntzako/hozketako instalazioak zirkuitu irekian, eraikin baterako: Gehieneko kostu hautagarria (€) = 1.600 * P(0,83).

– G2 kasua: Ur beroa sortzeko edota berokuntzako/hozketako instalazioak zirkuitu itxian truke bertikalarekin, zundaketekin, eraikin baterako: Gehieneko kostu hautagarria (€) = 4.000 * P(0,83).

– GR1 kasua: Ur beroa sortzeko edota berokuntzako/hozketako instalazioak zirkuitu irekian, beroa edota hotza zentralizatuta sortzeko, erabiltzaileei zuzendutako banaketa- eta truke-sarea barnean hartuz, zerbitzua eraikin bat baino gehiagori emango diena: Gehieneko kostu hautagarria (€) = 2.600 * P(0,83).

– GR2 kasua: Ur beroa sortzeko edota berokuntzako/hozketako instalazioak zirkuitu itxian, beroa edota hotza zentralizatuta sortzeko, erabiltzaileei zuzendutako banaketa- eta truke-sarea barnean hartuz, zerbitzua eraikin bat baino gehiagori emango diena: Gehieneko kostu hautagarria (€) = 5.000 * P(0,83)

Aipatutako laguntzen programa arautzen duten oinarrietan, 2020/4724 orrialdean (37/26), 1.2 eranskina. Jarduketa Subentzionagarriak puntuan, 2.3 azpitipologia Energia konbentzionalaren ordez biomasa baliatzea instalazio termikoetan atalean,

Hau dioen tokian:

«– B1 kasua: Ur beroa sortzeko edota berokuntzako instalazioak eraikin batean. Gehieneko kostu hautagarria (€) = 880 x P(0,87).

– B2 kasua: Ur beroa sortzeko edota berokuntzako eta hozketako instalazioak eraikin batean. Gehieneko kostu hautagarria (€) = 1.540 x P(0,87).

– BR1 kasua: Beroa sortzeko instalazio zentralizatuak, erabiltzaileei zuzendutako banaketa- eta truke-sarea barnean hartuz, zerbitzua eraikin bat baino gehiagori emango diena. Gehieneko kostu hautagarria (€) = 1.250 x P(0,87).

– BR2 kasua: Beroa eta hotza sortzeko instalazio zentralizatuak, erabiltzaileei zuzendutako banaketa- eta truke-sarea barnean hartuz, zerbitzua eraikin bat baino gehiagori emango diena. Gehieneko kostu hautagarria (€) = 2.124 x P(0,87).

– BR3 kasua: Beroa sortzeko instalazio zentralizatuak, erabiltzaileei zuzendutako banaketa- eta truke-sarea barnean hartuz, baita hotz-produkzio deszentralizatua ere (energia berriztagarriak hornitu behar du hotz-produkzio deszentralizatua), zerbitzua eraikin bat baino gehiagori emango diena. Gehieneko kostu hautagarria (€) = 2.374 x P(0,87).»

Honako hau adierazi behar da:

«– B1 kasua: Ur beroa sortzeko edota berokuntzako instalazioak eraikin batean. Gehieneko kostu hautagarria (€) = 880 x P(0,87).

– B2 kasua: Ur beroa sortzeko edota berokuntzako eta hozketako instalazioak eraikin batean. Gehieneko kostu hautagarria (€) = 1.540 x P(0,87).

– BR1 kasua: Beroa sortzeko instalazio zentralizatuak, erabiltzaileei zuzendutako banaketa- eta truke-sarea barnean hartuz, zerbitzua eraikin bat baino gehiagori emango diena. Gehieneko kostu hautagarria (€) = 1.250 x P(0,87).

– BR2 kasua: Beroa eta hotza sortzeko instalazio zentralizatuak, erabiltzaileei zuzendutako banaketa- eta truke-sarea barnean hartuz, zerbitzua eraikin bat baino gehiagori emango diena. Gehieneko kostu hautagarria (€) = 2.124 x P(0,87).

– BR3 kasua: Beroa sortzeko instalazio zentralizatuak, erabiltzaileei zuzendutako banaketa- eta truke-sarea barnean hartuz, baita hotz-produkzio deszentralizatua ere (energia berriztagarriak hornitu behar du hotz-produkzio deszentralizatua), zerbitzua eraikin bat baino gehiagori emango diena. Gehieneko kostu hautagarria (€) = 2.374 x P(0,87)

Aipatutako laguntzen programa arautzen duten oinarrietan, 2020/4724 orrialdean (37/33), III. eranskina puntuan. Eskaera-fasean aurkeztu beharreko dokumentazioa, 1. atala. Oro har:

Hau dioen tokian:

«i) Jarduketak egikaritzeko ardura hartuko duten enpresen aurrekontua, behar bezala xehatua, Programa indarrean hasi ondoko datarekin».

Honako hau adierazi behar da:

«i) Jarduketak egikaritzeko ardura hartuko duten enpres(ar)en aurrekontua, behar bezala xehatua, 737/2020 ED indarrean sartu ondoko datarekin».

Aipatutako laguntzen programa arautzen duten oinarrietan, 2020/4724 orrialdean (37/33), III. eranskina puntuan. Eskaera-fasean aurkeztu beharreko dokumentazioa, 1. atala. Oro har:

Azpiatal hauek falta direla hauteman da:

«n) Erabilera nagusia bizitegirakoa duten eraikinetan (laguntza programa honen ondorioetarako, familia bakarreko etxebizitzak eta bizitegi kolektiborako diren etxebizitzak) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoari buruzko uztailaren 24ko 117/2018 Dekretuaren (EHAA, 171. zk., 2018ko irailaren 5ekoa) Azken Xedapenetako Lehenengoan aurreikusitakoaren arabera, dagokion udaleko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren Erregistroak edo Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoen Erregistroak igorritako ziurtagiria edo oharra aurkeztu beharko da.

ñ) Laguntzaren azken hartzailea laguntza sartuko den kontu-zenbakiaren edo kontu-zenbakien titularra dela egiaztatzeko dokumentazioa.

Aipatutako laguntzen programa arautzen duten oinarrietan, 2020/4724 orrialdean (37/34), III eranskina puntua. Eskaera-fasean aurkeztu beharreko dokumentazioa, 2. Espezifikoki, jarduketaren eskatzailea 21eko 49/1960 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera eratutako jabeen erkidego bat edo jabeen erkidegoen elkarte bat baldin bada atalean.

Agertu behar ez duen azpiatal bat hauteman da:

«e) Erkidegoko kide bakoitzari dagokionez eta banan-banan, eranskin honetako 1. atalean horietako bakoitzarentzat ageri den dokumentazioa.»

Aipatutako laguntzen programa arautzen duten oinarrietan, 2020/4724 orrialdean (37/37), IV. eranskina puntuan. Justifikazio-fasean aurkeztu beharreko dokumentazioa, 2. Espezifikoki, jarduketaren eskatzailea 21eko 49/1960 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera eratutako jabeen erkidego bat edo jabeen erkidegoen elkarte bat baldin bada atalean.

Azpiatal hau falta dela hauteman da:

«r) Baldin eta jarduketaren eskatzailea uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 5. artikuluaren arabera eratutako jabeen erkidego bat edo jabeen erkidegoen elkarte bat bada, erantzukizunpeko adierazpen bat, jabeen erkidegoaren idazkariak edo administrariak sinatutakoa, presidentearen edo eskatzailearen ordezkariaren oniritziarekin, jabeen elkargoaren edo taldearen izenean jardunez gero; bertan, laguntzaren eskaera-fasean aurkeztutako zerrendan identifikatutako elkarteko kide bakoitzak honako hau adieraziko du:

1) Ez dagoela azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoera bakar batean, berariaz adierazita bestelako dirulaguntzak ordaintzeko betebeharrik ez duela edo, izatekotan, betetzen dituela, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 21. artikuluak ezarritako baldintzetan.

2) Zerga betebeharren eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketa egunean duela.

Aipatutako dokumentua aurkeztu ezean, araudi aplikagarriarekin bat etorrita, adierazpen bat erantsi beharko da, eta horren bidez prozedura honen organo instruktoreari (Energiaren Euskal Erakundea) baimena emango zaio, ofizioz egoera horiek administrazio eskudunen aurrean banaka egiazta ditzan, laguntza eskatzeko fasean aurkeztutako zerrendan identifikatutako elkargoko kide bakoitzeko.»

Bilbao, 2020ko azaroaren 13a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala