Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2020ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5231

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzak emateko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 8ko Aginduak arautu egiten du Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzak emateko modua (2020ko uztailaren 16ko EHAA, 139. zk.).

2020ko uztailaren 8ko aipatutako Aginduaren 13. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren Ebazpen Proposamena ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren eskatzaileei adierazitako dirulaguntzak ematea, liburutegiko funtsak berritzeko.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, berariazko jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 23a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala