Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2020ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5224

559/2020 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, Idoya Sarasqueta Aramburu andreari Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Torrekuako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak esleitzeko dena.

520/2020 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Torrekuako Lehen Mailako Arretako unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Idoya Sarasqueta Aramburu andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Torrekuako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Idoya Sarasqueta Aramburu andreari esleitzea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Torrekuako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Bigarrena.– Idoya Sarasqueta Aramburu andreak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez du inolaz ere ekarriko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak berariazko lanpostu gisa finkatzerik; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2020ko abenduaren 1ean izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2020ko azaroaren 23a.

Debabarreneko ESIko zuzendari gerentea,

MARBELLA GARCÍA URBANEJA.


Azterketa dokumentala