Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2020ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5220

555/2020 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Horren bidez Manuela García Veloso andrea Kirurgiako gainbegirale kargutik kendu da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

22/2016 Ebazpenaren bidez, Manuela García Veloso andrea Kirurgiako gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Manuela García Veloso andrea Kirurgiako gainbegirale kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko abenduaren 1ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2020ko azaroaren 20a.

Debabarreneko ESIko zuzendari gerentea,

MARBELLA GARCÍA URBANEJA.


Azterketa dokumentala