Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2020ko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4951

EBAZPENA, 2020ko urriaren 29koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita 2019-2020 ikasturtean Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdia.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez (2020ko maiatzaren 8ko EHAA, 86. zk.) argitaratu zen Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean 2019-2020 ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdia.

Aurkeztutako hautagaiak ebaluatu eta aukeratzeko prozesua amaiturik, aipatutako aginduan aurreikusten den batzordearen proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Pasaia eta Bermeoko Lanbide Heziketako Itsasketa eta Arrantza Ikastegietan eta Ondarroako Lanbide Heziketako Antiguako Ama Itsasketa eta Arrantza ikastetxean 2019-2020 ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez iragarritako beken deialdiaren esleipena egitea, eta beken onuraduen izenak ematea ebazpen honen eranskinetan adierazitakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunak gorako errekurtsoa jar diezaioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hau argitaratu eta hilabeteko epean, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 29a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala