Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2020ko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4933

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 3koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena. Horren bitartez, zerrendan ageri diren finkak okupatu aurreko aktak jasotzeko deialdia egiten da, honako instalazio hau egikaritzeko: «Lantziegoko eta Laguardiako udalerrietan (Araba), «Carrascal 2 Industrialdea» transformazio-zentroa eta «Oyón» TEAko «Casablanca» 13,2 kV-ko aireko linearen 21. euskarria lotzeko 13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko lineak».

Esp.: 01-AT-Y-2019-00050.

Orduko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako lurralde-ordezkariak 2020ko otsailaren 7an emandako ebazpenaren bidez, goian aipatutako instalazio elektrikoa egikaritzeari administrazio-baimena eman zitzaion, instalazioa burutzeko proiektua onartu eta, azkenik, linea herriarentzat onuragarria dela aitortu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, herritarrentzat onuragarria dela aitortzeak honako hauek dakartza: eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra bai eta ondasun eta eskubideak presaz okupatu beharra ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Horren indarrez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak ezarritakoa betetzearren, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei Lantziegoko eta Laguardiako udaletxeetan agertzeko dei egitea erabaki du Lurralde Ordezkaritza honek, eraginpeko ondasunak herri horietan baitaude, 52. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz, eraginpeko ondasunak okupatu aurreko aktak jasotzeko.

Interesdun guztiak eta eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubide edo interesen titularrak joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte (eskriturak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak edo beste batzuk), baita kontribuzioaren azken ordainagiria ere, finkaren errentariarekin batera, halakorik badago. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Aktak egun eta toki honetan jasoko dira: 2021eko urtarrilaren 21ean, 10:00etatik aurrera, Lantziegoko udaletxean, eta 2021eko urtarrilaren 21ean, 13:00etatik aurrera, Laguardiako udaletxean. Titular bakoitzari jakinaraziko zaizkio aktak jasoko diren eguna, tokia eta ordua, dagokion zitazio-zedula bidaliz. Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako gainerako argitalpenak egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek alegazioak aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideak zerrendatzerakoan agian egin diren akatsak zuzentzeko, idazki baten bitartez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoaren arabera ata Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 3a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

ERANSKINA
ERAGINPEKO JABEEN ZERRENDA
LANTZIEGOKO ETA LAGUARDIAKO UDALERRIETAN (ARABA), «CARRASCAL 2 INDUSTRIALDEA» TRANSFORMAZIO-ZENTROA ETA «OYÓN» TEA-KO «CASABLANCA» 13,2 KV-KO AIREKO LINEAREN 21. EUSKARRIA LOTZEKO 13,2 KV-KO ZIRKUITU SINPLEKO LINEAK
(LANTZIEGOKO UDALA)
(Ikus .PDF)
(LAGUARDIAKO UDALA)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana