Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2020ko urriaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4503

AGINDUA, 2020ko urriaren 8koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena. Honen bitartez, baimendu egiten da Zarauzko 13-2-OR Ińurritza- areako zuzkidura- bizitokietarako estandarrak betetzea udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean lehendik zeuden lurzoru-erreserbetan.

GERTAKARIAK

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Zarauzko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketaren espedienteak, 13-2-OR-Ińurritza- areari buruzkoak, Gipuzkoako Hirigintza Plangintzarako Atalaren txostena jaso du 2020ko irailaren 30ean egindako 4/2020ko bilkuran, behin betiko onartua izan aurretik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak 18.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2.– Aurkeztutako dokumentuak Zarauzko 13-2-OR-Ińurritza-areak bete beharreko zuzkidura- bizitokietarako estandarren konpentsazioa proposatzen du, planeamenduan lehendik zeuden lurzoru-erreserbetan. Zuzkidura-bizitokien estandarra betetzeko 264,78 m2 dituen lurzoru-azalera bat kalifikatu beharko da, 2/2006 Legearen 81. artikuluaren arabera.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita, Zarauzko 13-2 -OR-Ińurritza- areak bete beharreko zuzkidura-bizitokietarako estandarra udalerriko Hiri Antolamenturako Plan Orokorrean lehendik zeuden lurzoru-erreserbetan betetzea baimentzea.

Bigarrena.– Baimen hori Zarauzko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren testuari, espedientea bete izanaren justifikazioa eransteari baldintzatua geratuko da, 2/2006 Legearen 105. artikuluaren eta 123/2012 Dekretuaren 18. artikuluaren arabera.

Hirugarrena.– Baimen hori aurreko apartatuetan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango behin betiko onarpena beste baldintza batzuekin ematen bada, inplikatutako eremuetako bat (hartzailea edo igorlea) aldatzea eragiten duten baldintzekin alegia, zuzkidura-bizitokietarako estandarrak betetzeari dagokionez.

Laugarrena.– Zarauzko Udalari Agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabaki edo bere ustezko gaitzespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 8a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala