Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2020ko urriaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4495

1109/2020 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Ana Cristina Pinedo Brochado andrea aipatu zerbitzu-erakundeko Neurologiako Atal Sanitarioko buru izendatzen duten, aldi baterako, lau urtez luzatzeko aukerarekin.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentearen urtarrilaren 28ko 141/2020 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakaoko ESIan Neurologiako Atal Sanitarioko Buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin ondoren, eta Ana Cristina Pinedo Brochado andrearen ezagutza akademiko eta profesionalak ikusita, bidezkoa da Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Neurologiako Atalburuaren lanpostua betetzeko izendatzea.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1797 Legearen 3. arau komunaren 28. artikuluan, lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoaren arabera

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ana Cristina Pinedo Brochado andrea Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Neurologiako Atal Sanitarioko Buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen hau aldi baterako izango da, lau urterako, baina luzatu ahal izango da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta 2020ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak kargua utziko du izendapenaren epea amaitzen denean, luzapena bidezkoa ez bada behintzat, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean aurreikusitakoaren arabera.

Laugarrena.– Halaber, indarrean dagoen izendapen-epea amaitu baino lehen lanpostutik kendu ahal izango da, kontraesaneko espedientea ireki ondoren eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komuneko 6. idatz-zatian aurreikusitako lekualdatze-arrazoiengatik.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian argitaratzea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2020ko irailaren 30a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala