Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2020ko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4482

AGINDUA, 2020ko urriaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Derioko (Bizkaia) «Eguzki-Eder» Haur Eskola Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Derioko (Bizkaia) «Eguzki-Eder» Haur Eskola Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloko urtebetez azpiko haurrentzako unitatea urte batetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitatea aldatzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dute txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituena (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Haur Hezkuntzako 1. zikloko urtebetez azpiko haurrentzako unitatea urte batetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitatera aldatzeko:

Kode zenbakiak: 015478 eta 48016352.

Izen generikoa: Haur Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Eguzki-Eder».

Titularra: Eguzki Eder Haur Eskola, S. L.

Helbidea: Plaza Besaide, 1.

Udalerria: Derio.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko urtebetez azpiko haurrentzako unitatea urte batetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitatera aldatzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, honelako edukierakoak:

● Unitate 1 urtebetez azpiko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 3 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat, bakoitzak 13 ikaspostuko edukierakoa.

● Unitate 1 bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat 18 ikaspostuko edukierakoa.

2. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala