Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2020ko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4479

EBAZPENA, 2020ko urriaren 13koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 685 zenbakiko ikastarotik 690 zenbakiko ikastarora bitarteko ikasleei txartel hauek emateko eta berritzeko: produktu fitosanitarioen aplikatzailearen oinarrizko mailako, maila kualifikatuko eta pilotu aplikatzaile mailako txartelak.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 685 zenbakiko ikastaroa, Arkaute Nekazaritza Institutua BHIk emandakoa: Paisajismoa eta Landa-ingurunea, Lorezaintza eta Loregintza eta Nekazaritza Ekologikoa ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 686 zenbakiko ikastaroa, EHNE Nafarroa sindikatuak Anoetan emandakoa: Oinarrizko Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena

– 687 zenbakiko ikastaroa, Arkaute Nekazaritza Institutua BHIk emandakoa: Nekazaritza Ekologikoko profesional-ziurtagiria, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 688 zenbakiko ikastaroa, Fundación Hazi Fundazioak Arkautin emandakoa: Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile on-line ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 689 zenbakiko ikastaroa, Fundación Hazi Fundazioak Abadiñon emandakoa: Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile zubi ikastaroa, on-line, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 690 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena; beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioen aplikatzaile ikastaroak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, pilotu aplikatzailearen mailakoak, pilotu aplikatzaile motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– eta D zatian –pilotu aplikatzailearen mailari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira bi ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B, C eta pilotu aplikatzailearen motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, landare-osasunerako produktuak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– 685 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

2.– 686 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

3.– 687 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

4.– 688 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

5.– 689 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

6.– 690 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, oinarrizko mailakoa eta pilotu aplikatzailearen mailakoa, ebazpen honen VI. eranskineko zerrendetan dauden pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 13a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE garBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala