Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2020ko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
4474

AGINDUA, 2020ko urriaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduak deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa (Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere).

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bitartez (EHAA, 2020ko otsailaren 27koa), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretarako deialdiak egin ziren, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere. Agindu horren 5.1 oinarriak ezartzen du hautaketa-prozeduretako parte-hartzaileak hautatzeko, hautaketa-organoak izendatuko direla. Horiek izendatuko dira Hezkuntzako sailburuaren agindu bidez, aipatutako Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 5.2.2 eta 5.4 oinarrien arabera.

Aipatutako 5.2.2 oinarriaren arabera, epaimahaiei dagokionez, Hezkuntzako sailburuak izendatuko du zuzenean epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak izendatzeko, berriz, zozketa egingo da. Salbuespen gisa, titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, titular funtzionarioak izendatuko ditu zuzenean Hezkuntzako sailburuak.

Batzorde barematzaileei dagokienez, eta 5.4 oinarriaren arabera, batzordeburua hezkuntzako ikuskari bat izango da eta Hezkuntzako sailburuak izendatuko du. Batzordekideak izendatzeko, berriz, zozketa egingo da.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 29ko Aginduaren (EHAA, 2020ko abuztuaren 17koa) lehenengo atalean, b), adierazten denaren arabera (aipatutako hautaketa-prozeduretako epeei eta denbora-erreferentziei buruzkoa), 2020ko urriaren 5ean epaimahaien eta batzorde barematzaileen kideak izendatzeko zozketa egin zen; zozketa Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 5.2.2 eta 5.4 oinarrietan aurreikusitako baldintzen arabera egin zen.

Hori dela eta, hautaketa-organoen epaimahaiburuak eta epaimahaikideak izendatzeko egin beharrekoa egin ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea agindu honen I. eranskinean Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardun behar duten Epaimahaien osaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko.

Bigarrena.– Argitaratzea agindu honen II. eranskinean Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran jardun behar duten Epaimahaien osaketa, espezialitate berriak eskuratzeko.

Hirugarrena.– Argitaratzea agindu honen III. eranskinean Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardun behar duten Batzorde barematzaileen osaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko.

Laugarrena.– Epaimahaietako edo Batzorde Barematzaileetako kideren bat ordezkatu behar izanez gero, horren ordez Eranskinetan azaltzen den hurrenkera bereko ordezkoa izendatuko da, eta hori ezinezkoa bada, hurrengo ordezkoa, agertzen diren hurrenkerari jarraituz.

Bosgarrena.– Aurkeztutako eskabide kopurua dela-eta epaimahai bat baino gehiago eratu behar bada, hautaketa-batzordeak eratuko dira dagozkion espezialitateetarako; Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 5.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Epaimahai bakarra izendatzen den espezialitateetan, epaimahaiak hautaketa-batzorde gisa ere jardungo du, ondorio guztietarako.

Seigarrena.– Agindu honen eranskinetan azaltzen diren hautaketa-organoetako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak, 23. artikuluan aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute.

Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea eskatzeko, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 24. artikuluan aurrez ikusitako baldintzak ematen badira.

Zazpigarrena.– Agindu honen aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko aretoan, bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 6a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala