Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2020ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
OSASUN SAILA
4464

238/2020 DEKRETUA, urriaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzen dituena.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, 22. artikuluan, honako hau ezartzen du:

«1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren zuzendaritza-organoak bi dira: administrazio-kontseilua eta presidentea; presidente-kargua sanitatean eskumendun den saileko sailburuak beteko du.

2.– Administrazio-kontseilua hauek osatuko dute: presidenteak eta, gehienez ere, beste bost kidek, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkari direnak. Kontseiluaren aginpideak hauek dira: enteari atxikitako baliabideen planifikazio estrategikoa, jarduketen zuzendaritza, gestioaren goi-kontrola eta entearen menpeko zerbitzu sanitarioak emango dituzten sarearen muturreko erakundeak eratzeko prozesua eta intentsitatea gidatu eta bultzatzeko beharrezko ahalmenak, nortasun juridikoa emateko ahalmena izan ezik.

3.– Araudiz, hain zuzen estatutu sozialen bidez, entearen administrazioko eta gestio korporatiboko erakunde zentrala sortuko da, Administrazio-kontseiluari laguntzeko egitura zuzentzaile gisa. Zuzendaritza-organoen akordioak betetzeko, besteak beste, aginpide hauek izango ditu: entearen menpeko zerbitzu sanitarioak emango dituzten erakunde guztiekiko ezarriko diren lankidetza, kontrola, koordinazio estrategikoa eta gestio-aginte zentralizatuak».

Bestalde, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Estatutu Sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egiten duten bost kidek osatzen dute erakunde horretako Administrazio Kontseilua, erakunde publikoko lehendakariaz gain. Jaurlaritzak izendatu beharko ditu kide horiek, alegia, bi kide Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta gainontzeko hirurak, Osasuneko sailburuaren proposamenez.

Horri jarraituz, erakunde horretako Administrazio Kontseiluko azken kideak kasuan kasuko dekretuen bidez izendatu eta ordezkatu ziren.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren bidez ezarritako Eusko Jaurlaritzaren egitura berriaren ondorioz izandako aldaketen eraginez, eta, azkenik, Osasuneko sailburua izendatzeko lehendakariaren irailaren 7ko 27/2020 Dekretuaren ondorioz, beharrezkoa da Administrazio Kontseiluko kide batzuk aldatzea.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko urriaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluko kide-kargutik kentzea Alberto Alberdi Larizgoitia eta Fátima Ansotegi Elordi.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseiluko kide izendatzea honako hauek: bigarren bokal gisa, Nerea Urien Azpitarte, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea, Osasuneko sailburuak proposatuta; eta, bosgarren bokal gisa, Josu Iñaki Garay Ibañez de Elejalde, Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta.

Hirugarrena.– Ondorioz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Administrazio Kontseilua honela osatuta egongo da:

• Lehendakaria: Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea andrea, Osasuneko sailburua.

• Lehenengo bokala eta lehendakariordea: Ignacio Jesús Berraondo Zabalegi jauna, Osasuneko sailburuordea.

• Bigarren bokala: Nerea Urien Azpitarte andrea, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea.

• Hirugarren bokala eta idazkaria: Ibon Etxeberria Olañeta jauna, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.

• Laugarren bokala: Hernando Lacalle Edeso jauna, Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordea.

• Bosgarren bokala: Josu Iñaki Garay Ibañez de Elejalde jauna, Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko urriaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana