Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2020ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4460

380/2020 EBAZPENA, urriaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusian), izendapen aske bidez, Umetoki-lepoko Minbiziaren Baheketako Unitate Korporatiboko buruaren lanpostua betetzeko deialdia egiten den.

Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Umetoki-lepoko Minbiziaren Baheketako Unitate Korporatiboko Buruaren lanpostua hutsik dago (Zuzendaritza Nagusian). Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Giza Baliabideen Zuzendaritza honek, honako atxikipena eta oinarrien arabera

OINARRIAK

1.– Lanpostuaren atxikipena eta eginkizunak.

Atxikipena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia. Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza. Erizaintzako Zuzendariordetza. Lanaldi zatitua. (Euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna - derrigortasun datarik gabe).

Eginkizunak:

Prozesuaren eta emaitzen kontrola eta ebaluazioa egitea.

Programa kudeatzea. Intzidentziak ebaztea.

Koordinatzea eta Atazak planifikatzea.

Programa hobetzeko estrategiak diseinatzea.

Profesionalei irakastea.

Profesionalei eta xede-populazioari ezagutza eskaintzeko hedapena koordinatzea.

Programa eta protokoloak eguneratzeko diseinua eta berrikuspen zientifikoak egitea.

Programa-adierazleak sortzea.

Programarekin lotutako hobekuntza-arloak eta beharrak identifikatzea.

2.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea A1/A2 edo B1/B2 talde profesionalean.

b) Lan-esperientzia edukitzea: 3 urte (gutxienez) (A1/A2 edo B1/B2 talde profesionalean).

c) Titulazio Akademikoa: Erizaintzan diplomadun/gradu izatea eta Obstetriziako eta Ginekologiako espezialitatea edukitzea.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak.

3.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.

Esperientzia zerbixeko minbiziaren baheketa-programak diseinatzen, koordinatzen eta ezartzen.

Era berean, lanpostu horretan aritzeko balioa eransten duten eta interesgarritzat jotzen diren merezimendu guztiak aurkez daitezke.

4.– Euskararen ezagutza.

Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak, eta berau garatzen duten arauek, xedatutakoaren arabera baloratuko da.

5.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Zuzendaritza Nagusian, helbide honetan: Araba kalea, 45. Vitoria-Gasteiz. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiekin, eta dokumentatutako «curriculum vitae»-rekin batera, Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dute.

NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

Funtzionario edo estutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

Kontuan hartzeko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta badaude, beti ere izangaiak eskabidean horrela dela adierazi baldin badu.

6.– Balorazio Batzordea.

Balorazio batzorde bat osatuko da, batzordeburua Asistentzia Sanitarioko zuzendariordea edo hark eskuordetzen duena izanik, eta horretaz gain hauexek izango dira bertako partaideak: Osasuneko programen koordinatzaile korporatiboa, Erizaintzako zuzendariordea, eta Giza Baliabideen Hautaketa eta Horniketa zerbitzuburu korporatiboa (idazkari izango dena, ahots eta botoarekin).

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

7.– Hautaketa-prozedura.

Inolaz ere ezingo dira baloratu deialdiaren Iragarkia EHAAn argitaratzen den egunean eduki ez diren merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak ere.

8.– Prozedurari amaiera ematen dion Ebazpena.

Hemen hasitako prozeduraren amaiera (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpenaren bitartez egingo da, eta Osakidetzako intraneten eta web-orrian argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 9a.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendaria,

MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana