Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2020ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4452

1564/2020 EBAZPENA, urriaren 8koa, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Ana Belén Díaz Roca andrea aldi baterako izendatzen duten Osakidetzako Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko Digestio Aparatuko Atalburu Sanitario (Endoskopia), lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Otsailaren 7koa 228/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetzako Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko Digestio Aparatuko Atalburu Sanitario (Endoskopia) lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Ana Belén Díaz Roca andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko Digestio Aparatuko Atalburu Sanitario (Endoskopia).

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ana Belén Díaz Roca andrea Osakidetzako Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko Digestio Aparatuko Atalburu Sanitario (Endoskopia) izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2019ko 2020ko urriaren 12tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritza Medikoari eta Langileen Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-ko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2020ko urriaren 8a.

Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala