Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4310

IRAGARKIA, 538/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Jon Vergara Aurrecoechea jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean –zehazki, 538/2019 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozko auzi-errekurtso bat–, hauen kontra: batetik, 2019ko uztailaren 23ko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren kontra, zeinak ezesten baituen Ofizial kategoriako izangaien erresulta-faseko behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratzeko Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 433/2019 Ebazpenaren aurka 2019ko ekainaren 26an jarritako gora jotzeko errekurtso kautela-neurri eskariduna, eta, bestetik, 2019ko abenduaren 19ko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren kontra, zeinak ezesten baitituen Osakidetzaren zuzendari nagusiaren 562/2019, 527/2019 eta 1202/2019 Ebazpenen kontra jarritako eteteko eskaria eta gora jotzeko errekurtsoak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 5a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala