Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4301

EDIKTUA, 358/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 358/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Fernando Mendavia Gonzalez.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-09-22an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.

Auzi-ihesean den Jaime Nuñez Patino demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake interesdunak, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Irun, 2020ko irailaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala