Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 10 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4297

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 165/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: hitzezko judizioa 165/2019.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Guillermo Smith Apalategui.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2020-01-27an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Gabriela Castro Pacheco demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.

Bilbao, 2020ko irailaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala