Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4292

EBAZPENA, 2020ko urriaren 6koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita Berdintasunaren aldeko 2020ko Emakunde Sarirako epaimahaiaren osaera.

Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria sortzen eta arautzen duen irailaren 12ko 166/2006 Dekretuaren 1.2 artikuluari jarraikiz, urteroko deialdia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak emandako ebazpen baten bitartez egin behar da. Beraz, 2020ko uztailaren 29ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2020ko Emakunde Sariaren deialdia egin da (irailaren 8ko EHAA, 177. zk.). Sari horren helburua emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lanean nabarmendu diren pertsona fisikoen edo juridikoen (publikoak nahiz pribatuak) jarduera azpimarratzea eta aitortzea da. Izan ere, pertsona horiek, hainbat ekintza, lan edo proiektu bultzatuta, emakumezkoen lana eta horien ahalduntzea aitortzeko alderdi garrantzitsuak hobetu dituzte, edo euren ibilbidearen bitartez emakumeen garrantzia balioesteko eta duintzeko lanean nabarmen laguntzen dute, edo Euskal Herrian sexuen arteko aukera- eta eskubide-berdintasuna sustatzeko lanean nabarmendu dira.

Dekretu horren 3. artikuluaren arabera, epaimahai bat osatuko da saria nori eman proposatzeko, eta erabaki hori jendaurrean jarriko da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori, hain zuzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, saria emateko ebazpena argitaratu baino hilabete lehenago, gutxienez.

Horren ondorioz, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko ezintasuna justifikatu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berdintasunaren aldeko 2020ko Emakunde Sariaren epaimahaia nork osatuko duen jendaurrean jartzea:

Mahaiburua:

Izaskun Landaida Larizgoitia andrea.

Idazkaria:

Zuriñe Elordi Romero andrea.

Epaimahaikideak:

Emilio Sola Ballojera jauna.

Teresa Laespada Martínez andrea.

Maite Peña López andrea.

Sonia González Ubierna andrea.

Josune Irabien Marigorta andrea.

Jeanne Rolande Dacougna Minkette andrea.

Angel Elias Ortega jauna.

Begoña Etayo Ereña andrea.

Leire Beiztegui Amor andrea.

Ordezko epaimahaikideak:

Patricia Campelo Martinez andrea.

Maria Montserrat Parra Jorna andrea.

Belén Balerdi Bengoa andrea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzietako epaitegi egokian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 6a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala