Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4291

170/2020 DEKRETUA, irailaren 29koa, Pasaiako Portu Agintaritzako presidentea izendatzeko dena.

Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 31.1 artikuluan honelaxe dago jasota:

Autonomia Erkidegoko eta Ceuta eta Melillako hirietako organo eskudunak izendatu eta kargugabetuko du portu-agintaritzako presidentea, gaitasun profesional ezaguna duten eta eginkizun horretarako egokiak diren pertsonen artean. Sustapen Ministerioari horren berri eman eta gero, dagokion aldizkari ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da izendapena edo kargugabetzea.

Horiek horrela, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2020ko irailaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Joakin Telleria Agirrezabala jauna Pasaiako Portu Agintaritzako presidente izendatzea.

2. artikulua.– Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 31.1 artikuluan jasotakoarekin bat eginda, gorago deskribatutako izendapena Sustapen Ministerioari jakinaraziko zaio kasuan kasuko aldizkari ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala