Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4282

1043/2020 EBAZPENA, irailaren 11koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez María Carmen Ortega Serentill andreari Arabako Erakunde Sanitario Integratuko San Martingo Lehen Mailako Arretako unitateburu-eginkizunak esleitzen diren.

Ekainaren 8ko 751/2020 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko San Martingo Lehen Mailako Arretako Unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Carmen Ortega Serentill andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko San Martingo Lehen Mailako Arretako unitateburu-eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Carmen Ortega Serentill andreari esleitzea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko San Martingo Lehen Mailako Arretako unitateburu-eginkizunak.

Bigarrena.– María Carmen Ortega Serentill andreak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu-funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Inolaz ere, Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2020ko irailaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 11.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,

JESÚS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala