Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2020ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
4275

EBAZPENA, 2020ko urriaren 1ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraiki, eta Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2020ko abuztuaren 6an emandako ebazpeneko hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (irailaren 1eko EHAA, 171 zk.),

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Luis Alfonso Elizondo Lopetegui jauna izendatzea kanpo harremanetarako teknikari espezialista, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan (kodea: 511291; dotazio-zenbakia:19; lanpostu mailako osagarriaren osagarria: 28; berariazko osagarria: I-A).

Bigarrena.– Izendapen honek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango ditu izendatua lanpostuaz jabetzen denetik. Jabetza hilabeteko epean hartu beharko da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 1a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala