Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2020ko urriaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4176

AGINDUA, 2020ko irailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Summa Aldapeta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Donostiako «Summa Aldapeta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da. Eskaeraren xedea ikastetxearen titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzea da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Summa Aldapeta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna «Compañía de María-Marianistas» erakundeak dauka eta aurrerantzean «Fundación Educación Marianistas Domingo Lázaro» erakundeak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak.

2. artikulua.– «Summa Aldapeta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Aldapeta Maria» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena.

3. artikulua.– Ikastetxearen titulartasun-aldaketa eta izen-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko dira. Aldaketa hauek ez dute inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

4. artikulua.– Ikastetxea honela geratuko da inskribatua:

Kode-zenbakiak: 012505 eta 20004125.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Aldapeta Maria».

Titularra: Fundación Educación Marianistas Domingo Lázaro.

Helbidea: Aldapeta,17.

Udalerria: Donostia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

5. artikulua.– Agindu honetako laugarren artikuluan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, ikastetxea behartuta dago dagokion baimena eskatzera.

6. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala