Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2020ko urriaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4171

EBAZPENA, 2020ko urriaren 5ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Mendebaldeko Kantauriar Arroen bulegoko Lurralde bulegoburua lanpostua izendapen-askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren 7.2.n) artikuluan ezarritakoari jarraiki, zeinetan Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiari Agentziako lanpostuak betetzeko prozedurak deitu eta ebazteko eginkizuna esleitzen baitzaio, Ebazpen honen Eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen-prozedura aske bidez betetzeko deialdia egiten da, ondorengo baldintzen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartu ahal izateko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte ahal izango dute karrerako funtzionarioek, ebazpenaren eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako egoeretan izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Eskabideak Uraren Euskal Agentziaren Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritzara igorri beharko dituzte interesdunek, hamabost egun balioduneko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

2.– Eskabide-orrian norberaren datuak eta egungo destinoa jaso beharko dira, bai curriculum vitae-a ere, honako hauek jasota berariaz:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, azaldutako merituak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dira, bai eta aurkeztea bidezko jotzen diren argitalpen, txosten edo agiriak ere.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ebatziko da, hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 5a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

ERANSKINA

– Izena: Mendebaldeko Kantauriar Arroen bulegoko lurralde bulegoburua (kodea: U11856; dotazioa: 2).

– Lantokia: Uraren Euskal Agentziaren Mendebaldeko Kantauriar Arroen bulegoa.

– Udalerria: Bilbao.

– Kidegoa: X02EU A taldeko kidegoak (EAP).

– Destino osagarriaren maila: 29.

– Berariazko osagarria: O-A.

– Hizkuntza eskakizuna: 3.

– Derrigortasun data: ez.


Azterketa dokumentala