Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2020ko urriaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4163

214/2020 DEKRETUA, urriaren 6koa, zeinaren bidez Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzen baita Ion Gurutz Echave Aranzabal jauna.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8.2.d) artikuluak xedatzen duenez, funtzionario-izaera galtzea da batzordekideak kargutik kentzeko arrazoietako bat, eta, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 37.1.e) artikuluan xedatutakoaren arabera, egoera hori gertatzen da, besteak beste, nahitaezko edo borondatezko erretiroagatik.

Ion Gurutz Echave Aranzabal jaunak, adina dela eta, nahitaezko erretiroa hartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean duen lanpostuan, 2020ko urriaren 5etik aurrerako ondorioekin, eta, beraz, bidezkoa da haren kargu-uztea formalizatzea, azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko urriaren 6ko bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ion Gurutz Echave Aranzabal jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Dekretu honek 2020ko urriaren 5etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko urriaren 6an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala