Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2020ko urriaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
4156

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 179/2020 Dekretua, irailaren 29koa, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea izendatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea izendatzen duen irailaren 29ko 179/2020 Dekretuan (2020ko urriaren 2ko EHAA, 195. zk.), euskarazko argitalpenean. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Aurkibidean eta Dekretuaren izenburuan,

honako hau dio:

«179/2020 DEKRETUA, irailaren 29koa, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea izendatzeko dena.»

baina honela esan behar du:

«179/2020 DEKRETUA, irailaren 29koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea izendatzeko dena.»

Artikulu bakarrean,

honako hau dio:

«Elixabete Echanove Landajuela andrea Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuorde izendatzea»

baina hau esan behar du:

«Elixabete Echanove Landajuela andrea Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde izendatzea»


Azterketa dokumentala