Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2020ko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3971

IRAGARKIA, ertzain bati Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bat jakinarazteko dena, zeinaren bidez ezartzen baitzaio eginkizunak eteteko zehapena falta astun bat egiteagatik.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea eta haren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera.

2.– Halaber, diziplina-espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren Zigor Araubidearen Arloan eskura daiteke (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18).

3.– 2020ko irailaren 21etik etenda dago iraungitze-epea, Segurtasuneko sailburuordearen 2020ko otsailaren 6ko Ebazpena jakinarazteko, hauekin bat etorriz: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.2 artikulua eta Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen duen maiatzaren 3ko 170/1994 Dekretuaren 41.3 artikuluaren arabera.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2020ko irailaren 24a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala