Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2020ko irailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3842

IRAGARKIA, 122/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

María José Fagoaga Vergara andreak auzi-errekurtso bat aurkeztu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegian –zehazki, 122/2020 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozko auzi-errekurtso bat–, Gidari kategoriako 2011ko EPEari buruzko Osakidetzaren zuzendari nagusiaren 462/2019 eta 120/2019 Ebazpenen aurkako gora jotzeko errekurtsoak ezesten dituen Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren kontra.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 10a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala