Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2020ko irailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3817

EDIKTUA, 72. artikuluko konkurtso-intzidentziaren gainean bideratutako 1325/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1325/2019 konkurts. intzid. 72 art.

Alderdi Demandatzailea: Konkurtso Administrazioa.

Prokuradorea: Luis Pablo Lopez-Abadia Rodrigo.

Alderdi Demandatua: Antonio Gonzalez Gutierrez eta Construcciones Norbisca, S.L.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2020-09-02an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

EPAITZA

Goi-buruan aipatutako demanda oso-osorik baietsi da. Ondorioz:

1.– Prozedura honen xede diren bi kanbio-letren endosuek eraginkortasunik ez dutela aitortu da.

2.– Eta kodemandatua zigortu egin da, konkurtsopekoaren masa aktiboari 15.664,76 euroko zenbatekoa ordain diezaion, horren legezko interesak eta prozeduraren kostuak barne.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta azal bekie haren aurka apelazio-errekurtsoa jarri dezaketela.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Construcciones Norbisca, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko -Pzlko- 497.2 art.).

Ebazpen horren aurka hogei egun balioduneko epean Apelazioko errekurtsoa jar dezake demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa Auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2020ko irailaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala