Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2020ko irailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3811

AGINDUA, 2020ko irailaren 14koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegora barne-sustapenaren bidez sartzeko hautaketa-prozesua gainditu duten izangaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien bete gabeko lanpostuen zerrenda. Hautaketa-prozesu hori martxoaren 21eko JUS/404/2019 Aginduaren bidez iragarri zen.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuak arautzeko oinarri komunak ezartzen dituen martxoaren 4ko JUS/291/2019 Aginduaren hemeretzigarren oinarrian (martxoaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan barne-sustapenaren bidez sartzeko hautaketa-prozesua iragartzen duen martxoaren 21eko JUS/404/2019 Aginduaren 8.1.a) oinarrian (apirilaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea martxoaren 21eko JUS/404/2019 Aginduaren bidez iragarritako Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegora barne-sustapenaren bidez sartzeko hautaketa-prozesua gainditu duten izangaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien bete gabeko lanpostuen zerrenda (I. eranskina).

Bigarrena.– Arlo honetako izangaien destino-eskabideak Vitoria-Gasteizko, Donostiako edo Bilboko EATetan aurkeztuko dira, edo Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean (urriaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) aurreikusitako moduren batean, hogei egun balioduneko epean, gainditutakoen behin betiko zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, lehen aipatutako hautaketa-prozesuaren deialdiaren 8.1.a) oinarrian ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Agindu honen II. eranskinean agertzen den ereduaren arabera formalizatuko dira eskabideak, jarraibide hauekin bat:

Eskabide-ereduan, eskainitako plaza guztiak zerrendatu ahal izango dira, organoa, herria, probintzia, lanpostua eta dotazioa adierazita.

Horrela zehaztutako destinoetako bat ere egokitu ezean, plaza kopuru nahikoa ez eskatzeagatik, interesdunek eskabide-ereduan adierazitako probintzien araberako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio.

Probintzia bakoitzaren barruan, destinoak hurrenkera honen arabera esleituko dira:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia.

2.– Probintzia Auzitegiak.

3.– Fiskaltzak.

4.– Bulego Judizialeko lanpostuen zerrendak, bulego hori ezarrita dagoen probintziako hiriburuan.

5.– Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua.

6.– Dekanatuak eta zerbitzu komunak.

7.– Instrukzio Epaitegiak.

8.– Zigor-arloko Epaitegiak.

9.– Espetxe-zaintzako epaitegietan.

10.– Emakumeen Aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiak.

11.– Lehen Auzialdiko Epaitegiak.

12.– Merkataritza-arloko Epaitegiak.

13.– Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak.

14.– Lan-arloko Epaitegiak.

15.– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak.

16.– Adingabeen Epaitegiak.

17.– Bake-epaitegiak.

18.– Bulego Judizialeko lanpostuen zerrendak, bulego hori ezarrita dagoen herrian.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesu osoan lortutako ordenaren arabera esleituko dira destinoak.

Bosgarrena.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiek ezin izango dute eskabidea ezeztatu edo aldatu.

Seigarrena.– Plazarik eskatzen ez bada edo eskatutakoa egokitzen ez bazaio, nahitaez esleituko zaio esleitu gabeko plazetako edozein.

Zazpigarrena.– Destinoak nahitaez esleituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera.

Zortzigarrena.– Esleitutako destinoak behin betikoak izango dira, lehiaketa bidez lortutakoen baliokideak ondorio guztietarako, eta ezingo dute lehiaketan parte hartu behin betiko destinoa esleitzeko ebazpenaren egunetik bi urte igaro arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 14a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala