Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2020ko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3801

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2020ko uztailaren 6ko Ebazpena, 48-TU-Q-2020-00065 erreklamazioa artxibatzea ebazten duena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Aztertu da interesdunak Viajes El Corte Inglés SAren aurka aurkeztutako erreklamazioa, eta, behar diren jarduerak egin ondoren, Madrilgo Erkidegoko Gobernuari bidali zaio, haren eskumen espezifikoa dela eta.

Ebazpen honek ez du administrazioa-bidea agortzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2020ko irailaren 14a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala